GERLAN HILDAKOEN OROITARRIRAKO EPITAFIOA
Benjamin Peret

Je ne mange pas de ce pain-là, 1936
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Jeneralak esan digu

atzamarra ipurtzuloan

Etsaia

handik joan da Zoazte

aberriaren alde

Abiatu gara

atzamarra ipurtzuloan

Aberria kausitu dugu

atzamarra ipurtzuloan

makarelak esan digu

atzamarra ipurtzuloan

Hil zaitezte

edo salba nazazue

atzamarra ipurtzuloan

Kaiserra kausitu dugu

atzamarra ipurtzuloan

Hindenburg Reischoffen Bismarck

atzamarra ipurtzuloan

X duke handia Abdul-Amid Sarajevo

atzamarra ipurtzuloan

eskuak mozturik

atzamarra ipurtzuloan

urdaila janik

atzamarra ipurtzuloan

pospoloekin zulaturik

barrabilak

atzamarra ipurtzuloan

eta gero guztiz eztiro

hil egin gara

atzamarra ipurtzuloan

Oroit gutaz

atzamarra ipurtzuloan

 

GERLAN HILDAKOEN OROITARRIRAKO EPITAFIOA
Benjamin Peret

Je ne mange pas de ce pain-là, 1936
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015