FOCH HILTZAILEAREN BIZITZA
Halako batean zimaurtegitik burbuila bat goititu zen lehertu zen usainetik ezagutu zuen aitak hiltzaile ospetsu bat izanen da Kukurutxa hazi egin zen mukitsu krakatsu eta Mendekua hasi zen aipatzen Mendekua zertaz gurasoeneko gorotzaz edo gorotza egin zuen behiaz Sei urteko uzker egiten zuen kornetan Zortzi urteko mokordoak zituen galoi mahuketan Halako batean zimaurtegitik burbuila bat goititu zen Hamar urteko bere buruko zorrien buru zen Badu antzerik esanarazten zien hazminak gurasoei eta horrek bikote ederra zuen egiten hartarik sortu zen ezproidun bota parea eta hantxe zen suntsitu kaltzetin zikin bat bezala
Ez da deus esan zuen aitak kakakutxatik sortu da bere mariskal makila lanbideak hala behar du Lanbidea ona zen eta langilea haren mailako inon iragaiten zelarik goitikako geiserrek egiten zuten jauzi ziliportatuz alor horretan egiten den onena ukan zuen medaila militarren behazunen potakarrak eta emeki handitzen hasi zen ohorezko legioaren arno mindua
Txahal barruki sufle hau hedatu egin zen eta iragaileek gerla garaian: Bulartsua da paparrean daramatza birikak
Dena ongi joan zen bere emazteak etxezainaren katua jaso zuen arte Ez alferrik ordea katua txahal barrukiari oldartzen zen azaltzen zen aldi oroz eta azkenekoz jan egin zion ondikotz Txahal biriki gabe Foch ez zen Foch eta harakina iduri hil zen hilotz baten zauriz
FOCH HILTZAILEAREN BIZITZA |