LAUREN HITZARMENA
Benjamin Peret

Le Surréalisme au service de la Révolution, 5.zenb, 1933
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Lau zorritsu dantzan beefsteak baten aitzinean

eta dantzan agin arau azala lurrera jausten

Frantsesa naiz esan zuen batek

zalu eta bizi zipaio bat iduri langilea zanpatzen

eta odola urdin eta gaitz bat zuri baldin badut sudurra gorri dudalako da

 

Ni ingelesa naiz esan zuen bigarrenak

eta libera beheiti dabilenez gero oinak belaxka dauzkat brie gasna bezala

 

Ni italiarra naiz esan zuen hirugarrenak

beharrik aitasantua daukat pasta

makarroniak mitrailusen hodietarako direnetik

 

Ni alemana naiz esan zuen laugarrenak

Faxista erantzun zuen komunetako oihartzunak

eta jaun hauen azpian

gernu apur bat isurtzen zen

marraztuz alemanarentzat korridorearen zizarea gabeko mapa

italiarrarentzat izpi-azao koipetsuzko zeruertza

frantsesarentzat Rhin ibaiaren ezker ibarra

ingelesarentzat libera esterlinezko Mississippi bat

Kaka esan zuen italiarraren sudurra jaten ari zen frantsesak

alemanak tu egiten zuelarik ingelesaren belarrian

 

eta handik laster euliek koroaturiko

jeneral multzo bat besterik ez genuen ikusi

lau ipurdietan tinkatu banderen inguruan birabibaka

 

LAUREN HITZARMENA
Benjamin Peret

Le Surréalisme au service de la Révolution, 5.zenb, 1933
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015