BESTE IRLA BATEKOA
Pàdraig MacAoidh

Another Island (Beste irla bat), 2010
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2019

 

Itsasotik atera zuten Camas Shianndabhaigen

igande arratsalde gogor batean, gizonezkoak

beltz zurrunez, emakumezkoak sakatutako kaperekin

ingelesezko mezatik itzultzen.

 

Balaich Àigh belaunikatu ziren

euren zangosagarrak gardosten, eta lehorreratu

xamurki bere gorpua, mataza askatu

ile-sarean eta guraso baten izu xamurrarekin

 

jaso zuten algen gainetik harri leunetara.

Biluzik zegoen atzetik eskuak elkarrekin eusten zituzten

lokarri latzak izan ezik, buztan itxura ematen ziotela

eutsitako hankei orkatilan.

 

Ez lotsatzearren liho izara bat aurkitu zuten.

Iain Mhurchaidh izan zen ezagutu zuena

bere bir-birraitona

mende bat baino gehiago itsasoan galdua

 

Murchadh Beag Iain Sheonaidh Alec.

Gatzunak bere azala mantendu zuen, bere erraiak gelatin bilakatu

eta kristoren zaila zen mirari bat zela-eta oso-osorik itzuli

irlara.

 

Ez dute horretaz hitz egin ordutik.

Itsasoak handitutako zakila biziegia oraindik

eta urdinez tindatutako bizkarrean zuen mapan

inprimatua homoni caudati hic.

 

 

Oharra: Michael Simsen Adam´s Navel: A Natural and Cultural History of the Human Form liburutik: “Homoni caudati hic, irakurtzen zen antzinako mapek zituzten hutsuneetan: ‘Hemen gizon buztandunak bizi dira’. Plinio sinesberarengandik hasita erabat fikziozale zen Marco Polo arte, bidaiari eta idazleek buztandun giza tribuak oraindik aurki zitezkeela zioten —noski, beti urruneko eremuetan—.”

 

BESTE IRLA BATEKOA
Pàdraig MacAoidh

Another Island (Beste irla bat), 2010
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2019