ODYSSEUS
Pàdraig MacAoidh

Gu Leòr (Ugari), 2015
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2019

 

Arrazoi duzu ez bazara fio Ithacara itzuliko naizenik,

landare ustelak, horma eroriak, estalguneak,

azken negu bati aurre egiteko gai ez direnak;

 

AKiles naizela susmo duzu, azken finean,

ahalegintzen zara gogoratzen nire kexen artean mindutako orkatila,

ezkerreko herrentasun arina.

 

Hain harro nintzen jainko nintzela sinetsi nuela?

Zenbaterainokoa zen –preseski—

nire interesa mutil gazteengan?

 

Ez dela hala izango esan nahi nizuke. Baina badakit

egunen batean irla hau, Ithaca, eta hurrengoa

zalantzan jarriko ditudala, eta hanka egingo dudala

 

etxea da, ez da etxea, ez da etxea, etxea da.

 

ODYSSEUS
Pàdraig MacAoidh

Gu Leòr (Ugari), 2015
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2019