POZADERA
Pàdraig MacAoidh

Gu Leòr (Ugari), 2015
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2019

 

Egunero herriko bazterrean dagoen pozaderara itzultzen naiz,

baina ez dago benetan han

eta berreraiki egin behar dut ur gaineko egur eta gneisekin,

sakabanatutako bizitza-hondakinekin.

 

Asteartea Lego pieza eta gezurren anabasa da,

marmelada eta pana.

Beste behin: Toledoko altzairua, eltzeria-ezpalak,

tresnen izenak, pottorro lumak.

 

Ez du dirdirarik egiten kirats handiko ilunean, eremu-lohitutako

courants de la lande-etan,

baizik eta zeharka begiratzeko eskatzen didan istorio bat da

 hura errepikatzen hasten naizen aldi bakoitzean.

 

POZADERA
Pàdraig MacAoidh

Gu Leòr (Ugari), 2015
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2019