MURRUA
Ursula K. Le Guin

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020

 

Erraza, ohiz kanpoko murrua,

murru pisugabea, koloregabea,

airean dagoen aire printza.

 

Bere zehartasunetik igarotzen dira txoriak;

argiaren zanbulua igaro da,

eta neguen ahoa,

eta udaren arnasestua.

Hostoak igaro dira boladan.

 

Baina ez dira hatsak pasatzen,

besoak ezin dira besoetara iritsi,

bularrek ezin dituzte bularrak topatu.

 

MURRUA
Ursula K. Le Guin

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020