MCCOY IBAIAREN BEGIESTEA
Ursula K. Le Guin

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020

 

Hitzaren barruko zentzua bilatzen, ausartu nintzen:

toki sakratuan egoten,

tenpluan. Guztia ikustera, ikusitakoaren

aldarea izan ostean.

 

Ibai ertzeko itzalaren magalean begietsi dut

nola uren goraldiak

aldatu zuen bere ibilbidea udaren hasieran.

Oheko lau arroka handiak zeuden lekuan geratu ziren.

Sahatsak, batzuk berdatzen, bestetzuk hilik,

sustraiturik, sustraigabeturik uholdearengatik.

Eguzki distiratsu baten pean bailara hegaldatuz

bele batek ekialdetik mendebaldera bidaiatu du;

belea bezain isilak diren arrokazko hormetan

itzalezko hegalek egiten dute hega. Kontenplatzean

jarraikortasuna besterik ez dakusat.

 

Liburua begiratu nuenean aurkitu nuen:

Denbora da begiratutako tenplua

— Denbora eta Espazioa—, markatuta dago toki sakratua

lau izkinatako zeru bihurtzeko, harresizko patio baterako.

 

Jarraitutasunean batzeko, gogoak

ura jarraitzen du, txoriaren itzala da,

arroka geldia behatzen du, hegaldi sotila.

Poliki, isiltasunean, hitzik gabe,

tokiaren eta unearen aldarea altxatzen da.

Nia galtzen da, gorespena merezi du sakrifizioak,

eta gorespena isiltasunean ondoratzen da.

 

MCCOY IBAIAREN BEGIESTEA
Ursula K. Le Guin

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020