APPLEGATE ETXEKO INDIAR MORTEROAREN ESKU TXIKIA
Ursula K. Le Guin

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020

 

Dentsoa, astuna, garau fina, basalto iluna

ibai bat bezala leundua, zilindro bat

mutur kamutsekin, lanabes bat; badakizu

sentitzen duzunean erdiguneko kurba sotila ala

eskuekin ahokatzen den hutsunea, eskuei forma eman zieten,

urtetik urtera, han eutsi zuten

emakumeen eskuek, eutsi behar den toki zehatzean

mortero hutsean bere pisu guztia eror dadin

eta haziak eho ditzan eta altxa dadin eta berriro erori

abesti leun eta maskalaren erritmoa markatzen

denborarekin harrian grabatzeko,

nik eutsiko nuenerako erakuts ziezadan nola

eutsi eta altxatu, nola jarri hatzak aurrez

beste batzuk jarri zituzten tokian eta pixkanaka

gastatzen joan ziren nire eskuarekin bat egiten duen

itxura elegantera arte, pisu hau erori nahi duena, eta erortzean abestu.

 

APPLEGATE ETXEKO INDIAR MORTEROAREN ESKU TXIKIA
Ursula K. Le Guin

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020