ZAKUR EZEZAGUNA Ezagutzen ez dudan zakur hau nire ondotik, penagarri, atzeko hanka herren, zakur elbarri baten itzala. A, ez dakit nora noan, norantzako bidean noan, haizeak txabolen teilatuak harrotzen ditu bide huts eta ilunean astiro dira mugitzen landare beltz eta hezurtsuen hostoak.
A, ez dakit nora noan organismo antza duen ilargia flotean da nire aitzinean, eta bide hutsean nire ondotik zakur buztan luze mehearen punta lurrean arrastaka.
A, zer ardura distantziak, ni noan distantziak, zakur ezezagun hau jarraika zoru zikinean barrena narras nire ondotik, atzeko hanka arrastaka, zakur eri bat, uzkur, betizu, ikara hitsean ilargi bakartiari uluka urrun eta zurbil, zorigaiztoko baten itzala.
ZAKUR EZEZAGUNA |