MAITASUNA MAITE DUENA Koloretea eman ezpainetan eta musu bat ezki berri baten enborrari. Gizon ederra banintz ere nire bularrak ez dauka gomazko pilotak bezalako bularrik nire azaletik ez da harrotzen testura meheko hautsaren lurrinik. adur txarreko gizon zakarra naiz. A, nolako gizon deitoragarria, uda hasiera honen berotasunean zuhaitz distiratsuen zabaldian zeru-urdin eskularruak jantzi ditut gerrian gerruntzea bezalako zerbait ipini lepoan lepoko hautsa bezalako zerbait eman horrela lasaiturik pose kriket bat hartu neska gazte bat iduri burua apur bat makurtu ezki berri baten enborra musukatu ezpainetan kolorete arrosa eman eta elurretan zuri zen zuhaitz luze bati besarkatu naiz.
MAITASUNA MAITE DUENA |