BAKTERIEN MUNDUA Bakterien hankak bakterien ahoak bakterien belarriak bakterien sudurrak Igerian ari dira bakteriak. Batzuk pertsonaren baten sabelean batzuk txirla baten hesteetan Batzuk tipularen nukleo biribilean batzuk paisaia baten erdian.
Igerian ari dira bakteriak.
Ezker-eskuin hazten dira bakterien eskuak, zeharrez sustraiak bezala ramifikatzen dira beren eskuen puntak handik hazten azkazal zorrotzak ileak eta horrelaxe denean.
Igerian ari dira bakteriak. elbarri baten azalean barrena bezala distiraka da leunki argi gorri bat eta inguru hori bakarrik da ozta ikusgarri ikusten ahal da zinez, zinez oinaze-jasanezin.
Igerian ari dira bakteriak.
BAKTERIEN MUNDUA |