Roberto Fontanarrosa. Sarrera
Xabier Boveda

Idatz & Mintz, 65
armiarma.eus, 2019

 

Literatura eta futbola


      Roberto Fontanarrosa “El Negro” izengaitzez ezagututako idazle eta umoregile grafiko argentinarra izan zen. Rosarion jaio zen 1944an eta bertan hil zen 2007an esklerosi baten ondorioz.

      Haren bokazio artistikoa 60ko hamarkadan hasi zen marrazkilari komiko gisa, eta Boogie koipeztoa eta Inodoro Pereyra bezalako pertsonaiak nabarmentzen dira bere bineten artean.

      Literaturan futbolaren pasioa erakusten digu. Rosario Central taldearen zale sutsua izanik, umorez betetako parodia biziak eskaintzen dizkigu bere ipuinetan. El Cairo izeneko taberna eta hango futbol kontakizunak azaltzen dizkigu era herrikoi batean.

      Fonatanarrosaren bidez ohartzen gara literaturan ez dagoela genero txikirik, eta umorezko testu bat edo futboleko pasarte bat beste edozein testu bezain esanguratsua izan daitekeela.

 

Roberto Fontanarrosa. Sarrera
Xabier Boveda

Idatz & Mintz, 65
armiarma.eus, 2019