BIZIA
Luis Cernuda

euskaratzailea: Ibai Ertz
Egan, 1995

 

Lurreko zokoren bat eguzkiak

irazekitzen duenean bezala

haren pobreziak erosten du bera,

irribarre berdez betetzen.

 

Honela, zure egona

nire izate iluna

gorestera dator,

distira, bozkarioa eta

edertasuna dezan.

 

Zu ere

eguzkiaren antzo ezartzen zara,

eta ene inguruan

bakardadea, zahartzaroa eta heriotzaren itzalak

hazten dira.

 

BIZIA
Luis Cernuda

euskaratzailea: Ibai Ertz
Egan, 1995