GIZON BAT BERE AMODIOAREKIN
Luis Cernuda

euskaratzailea: Ibai Ertz
Egan, 1995

 

Dena esana balego,

eta gu bion arteko kantua

kitatuko balitz ere,

oraindik zure soinarekin

zorra nuke.

 

Nork ezarriko lioke salneurria

bake horri —zuregan ahantzia—,

nire ezpainek, azkenean,

zuregatik ezaguna dutena?

 

Biziarekin bat eginda

deus ere ez jakin,

ezer ez gura,

ezer ez itxaron:

zure egona eta nire amodioa.

Hori aski da.

 

Zu eta nire amodioa

egunabarrean zure soina lo

ikusten dudanean.

Honela behatzen du jainkoak

berak kreatua.

 

Baina, nire maitasunak

deus ez dezake

zure soina hurbil ez bada:

berak mito baten berri dama

materia horren ederrean.

 

GIZON BAT BERE AMODIOAREKIN
Luis Cernuda

euskaratzailea: Ibai Ertz
Egan, 1995