NONDIK ZATOZ?
Luis Cernuda

euskaratzailea: Ibai Ertz
Egan, 1995

 

Noizbaitean aitaz, amaz, senideaz mintzatzen

entzuten badizut

nire irudimena ez da harriduraren mende

zure izana besteengan sortua dela eta,

hots, besteengan sortua dela eta,

nahiz niretzat bakarra,

nire maitasunak kreatua izan.

Haiek denak hor dauden zuhaitz, hodei

edo uraren pareko,

baina gureak dira,

guregandik datoz

lehen beste inork inoiz ez bezalaikusi baikenituen.

 

NONDIK ZATOZ?
Luis Cernuda

euskaratzailea: Ibai Ertz
Egan, 1995