BONNARDEN BILUZIAK
Raymond Carver

Bonnard's nudes
Hegats 15/16, 1997
euskaratzailea: Kirmen Uribe
armiarma.eus, 2023

 

Emaztea. Berrogei urtetan zehar pintatu zuen.

Behin eta berriz. Azkenengo koadroko biluzia

lehenengokoa bezain gaztea. Emaztea.

 

Gazte gogoratzen zuen. Gaztea zelarik.

Emaztea bainuan. Apaintze-mahaian

ispiluaren aurrean. Biluzik.

 

Andrea eskuak bular azpian zituela

lorategi aldera so eginez.

Eguzkiak berotasuna eta kolorea barreiatzen.

 

Gauza biziak oro lorean dira han.

Andrea gazte, lotsati, desiragarri oso.

Hil zitzaionean alditxo batez pintatu zuen.

 

Paisaia batzuk eta. Gero, hil egin zen.

Eta andrearen ondoan jarri zuten.

Bere emazte gaztearen ondoan.

 

BONNARDEN BILUZIAK
Raymond Carver

Bonnard's nudes
Hegats 15/16, 1997
euskaratzailea: Kirmen Uribe
armiarma.eus, 2023