MAITATZEN ZAILAK DIREN EMAKUMEEI Zaldi bat zara bakarrik korrika eta berak bezatu nahi zaitu ezinezko autobide batekin alderatzen zaitu sutan den etxe batekin dio itsutu egiten duzula ezinezkoa zaiola zu uztea zu ahaztea zu ez beste inor desiratzea nahasi egiten duzu, jasanezina zara zure aurretik eta ondoren egondako emakume guztiak zure izenaz blai daude bere ahoa betetzen duzu zaporearen memoriaz minduta ditu hortzak bere gorputza zurearen bila dabilen itzal luze bat baino ez baina zu sutsuegia zara beti beldurgarria da bera desiratzeko duzun modua lotsagabea eta sakrifiziala esaten dizu zure buru barruan bizi den gizonaren neurrikorik ez dela eta zu aldatzen saiatu zara ezta?
Zure ahoa areago itxi Leunagoa izaten saiatu Politagoa Ez horren aldakorra, ez horren bizia Baina lo zaudenean ere suma dezakezu zugandik urrutiratzen ametsetan Beraz zer nahi duzu, nere, Haren burua erditik ireki? Ezin dituzu etxeak pertsonen baitan eraiki Jakin beharko zenuke dagoeneko Eta berak joan nahi badu Utzi joaten Izugarria zara Eta bitxia eta ederra Eta edonork ez daki hori nola maitatu
MAITATZEN ZAILAK DIREN EMAKUMEEI |