AUTOBIOGRAPHICAL
Eunice de Souza

Autobiographikal ikuskizuna
euskaratzailea: Ane Garcia
armiarma.eus, 2018

 

Hara, hortxe doa.

Aita hil nuen hiru urterekin.

Hainbat arazotatik atera naiz,

bai gaizki atera ere.

Esperientziak ez dit ia deus irakatsi.

Amildegiari erregulartasun monotonoz

makurtzen natzaio.

 

Nire etsaiek diote kritikoa naizela

benetan jeloskorkeriak janda nagoelako,

eta edonola ere ezkontzeko beharrean.

 

Nire lagunek diote ez naizela

guztiz talentubakoa.

 

Bai, saiatu naiz nire buruaz beste egiten.

Arropak garbitu baina

notarik ez nuen eskribitu. Harritu egin nintzen

goizean esnatu nintzenean.

 

Egun batez nire arima

nigandik at egon zen

niri so,

irribarrez eta farfuilan,

azala estu

nire hezurren gainean.

 

Uste nuen mundu osoa

ni urratu nahian zebilela

goitik behera ebaki, zeharkatu

nahi ninduela

bizar-xafla batez

 

Orduan jabetu nintzen

clichéaz: nik horixe egin nahi nion munduari.

 

AUTOBIOGRAPHICAL
Eunice de Souza

Autobiographikal ikuskizuna
euskaratzailea: Ane Garcia
armiarma.eus, 2018