1914-08-26 / 1984-02-12
Julio Cortazar

Cortázar, Julio. Idazle argentinarra (Brussela, 1914 - Paris, 1984). Julio Cortázar Hego Amerikak eta literatura modernoak XX. mendean eman duen hitz lauzko idazle nagusietako bat da. Bere estiloa azken hamarkadetako kontaera joera ausartenen artean koka daiteke. Haren kontakizunek zerbait bizia, absurdua eta eragabekoa bailitzan aurkezten dute errealitatea, espazioa eta orden kronologikoa nahasian azaltzen dituzte, eta egilearen poesiarako dohai apartak nabarmentzeko bidea ematen dute. Córtazar-en lehen liburua hitz lauz idatziriko poema bat izan zen (Los Reyes, Erregeak 1949). Fantasiazko ipuin eta kontakizunak argitaratu zituen ondoren (Final de juego, Joko amaiera, 1956; Historias de cronopios y de famas, Kronopioen eta famen istorioak, 1962; La vuelta al día en ochenta mundos, Egunaren itzulia 80 munduetan, 1967; Octaedro, Oktaedroa, 1974), eta eleberri batzuk tartean: Los premios, Sariak, 1961; eleberri honetan argi eta garbi aurkeztu zuen Cortázarrek kontakizunaren egitura klasikoak berrantolatzeko irrikia. Rayuela (1963) da bide horretatik haren eleberririk hoberenetakoa; hark eman zion osperik handiena, eztabaida ugari biztu bazuen ere. 62 modelo para armar (1968) eta El libro de Manuel (Manuelen liburua, 1973) argitaratu zituen gero. 1971. urtean Pameos y meopas poema bilduma eman zuen argitara. Garrantzi handia dute halaber Cortázar-en itzulpen lanek, Poe eta Yourcenar-enak bereziki. Poe gainera maisutzat zeukan Cortázar-ek; haren eragin handia du, osagarri fantastikoen erabileran nabarmentzen denez. Giza eskubideen eta, bereziki, Latinamerikako herrien askatasunaren aldeko borrokan betiere, 1976an Txileko diktaduraren basakeriak salatzen zituen txostena eman zuen argitara eta 1984an Nicaragua, tan violentamente dulce idazlanen bilduma eskaini zuen, Nikaraguako iraultza sandinistaren alde.
itzul.: Gerardo Markuleta
Istorio hiperlaburrak, 1995
Milabidai - Erein
Itzulpenei buruzko itzulpen bat 
Zintzhilik, 1986
Bidaiarentzako albistea
itzul.: Bego
Aizu - 25, 1984
KRITIKAK
Antologia apetatsua – Aritz Galarraga, Gara (2005-09-17)
Antologia apetatsua – Inma Errea, Diario de Noticias (2005-06-17)
Hegoaldeko autopista – Juan Luis Zabala, Euskaldunon Egunkaria (1995-01-29)
Oktaedroa – Juan Luis Zabala, Euskaldunon Egunkaria (1994-10-09)
Oktaedroa – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1993-05-08)
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
2026 Apirila
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua