1304-07-20 / 1374-07-19
Francesco Petrarca

Petrarca, Francesco. Italiar idazlea (Arezzo, 1304 - Arquà, 1374). Haren familia Florentziatik erbesteratua izan zen, eta, haiekin batera, artean haurra zela, Proventzara joan behar izan zuen. Lege ikasketak egin zituen Montpellier-en eta Bolonian. 1326an Avignon-era joan zen, Aita Santuaren gortera, eta han ordena txikiak hartu zituen. Handik urte betera ezagutu bide zuen Laura, bere Canzionere obra nagusiko pertsonaia eta musa. Idazteari, ikasteari eta bidaiak egiteari ekin zion, zenbait handikiren diru laguntzari esker. Italieraz idatzitako olerkiekin batera, latinez ere idatzi zuen, ez gutxi. Nabarmentzekoa da obra horien artean 1338an hasi zuen Africa poema epiko luzea, Eszipion-i buruzkoa. 1341ean, poesia saria jaso zuen Napoliko Roberto erregearen eskutik. Garai hartan hasi zen Secretum obra idazten, latinez idatzi zituenen artean interesgarrienetakoa, San Agustinen eraginpean idatzia. 1345etik aurrera, bolada batez, bere Vaucluseko etxean sartu eta erlijio bakardadearen loria goraipatu zuen hainbat idazlanetan: De vita solitaria, De otio religioso, eta Bucolicum carmen (eglogak). Politikan ere parte hartu zuen Cola di Rienzoren eskutik. Petrarcarenak dira, halaber: De viris illustribus, Rerum memorandarum libri, Contra medicum quendam, De sui ipsius et multorum ignorantia eta De remediis utriusque fortunæ, latinez; eta I Trionfi, italieraz idatzi zuen poema alegorikoa. n Nahiz eta latinezko obrak garrantzi handikoak diren Petrarcaren psikologia eta humanismoa ezagutzeko, Petrarcari italierazko Canzoniere (Kantutegia; 366 kantu guztira) obrak eman zion sona eta ohorea. Tradizio siziliarraren eta proventzerazkoaren ildoan idatzia dago, eta maitasuna du gai nagusia. Sentimenduen azalpena, irudiak, hiztegia bera ere, nahiko arruntak badira ere, Petrarcaren handitasuna sentimenduak erritmora eta neurkerara egokitzean datza, eta, orobat, gizakiaren zerunahiaren eta mundunahiaren arteko tentsioaren azalpenean.
Ene sekretua
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea