1232 / 1316
Ramon Llull

Llull, Ramon. Kataluniar idazle mistikoa eta poeta (Palma de Mallorca, 1235 - Tunisia?, 1315). Haren lanak berebiziko garrantzia izan zuen katalanera finkatzeko, eta bere obra mistikoak eragin handia izan zuen Europa osoan. Jaume I.aren zerbitzuan ari zen zaldun baten semea zen eta gortean bizi izan zen gaztetan. Trobadoreen poesia eta zalduneria gaiak ikasi zituen gaztetan eta ongi ikasi zituen arabiera eta islam erlijioa garai hartan Mallorcan ugari ziren musulmanekin. Ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. Hogeita hamar urte zituela, alabaina, agerpen mistiko bat izan zuen (Kristo gurutzean) eta gortea utzi zuen. Frantzisko Asiskoaren bakezaletasunak eraginda, Ipar Afrikan eta Asia Txikian barrena ibili zen, musulmanak kristautzeko asmoz. 1272an, Mallorcako Randa mendian beste esperientzia mistiko bat izan ondoren (unibertso guztia jainkozko dohainez hornitua ikusi omen zuen), ezagupide guztiak arau nagusi batzuetara biltzea erabaki zuen, eta, Anselmo Canterburykoa eskolastika maisuaren oinarri batzuk harturik, bere obra garrantzitsuena idatzi zuen: Ars Magna (1305-1308). Bi tratatu nagusi eman zituen Llull-ek obra honetan: Arbor scientiae (Zientziaren arbola) eta Liber de ascensu et descensu intellectus (Adimenaren gorabeherei buruzko liburua). Llull-ek arrazoien mailara eraman zuen kristautasunaren apologia, musulmanen aurreko eztabaidetan batez ere. Logikaz baliatu zen ezagutza ororen jainkozko jatorria erakusteko. Ramon Llullek katalaneraz eta latinez idatzi zituen bere obrak, eta Jaume II.a erregeak ekialdeko hizkuntzak ikasi eta lantzeko eskola bat sortu zuen Mallorcan, Ramon Llull-en obra islam munduan ezagutarazteko. Elezaharraren arabera harrika hil zuten Ramon Llull Bejaiako hirian, egungo Algerian. 1376an Gregorio XI.a Aita Santuak haren obra kondenatu zuen, fedearen eta arrazoiaren arteko mugak garbi ez zituela eta, baina XIX. mendean eliza katolikoak dohatsu egin zuen. Ramon Llull-ek beste obra ugari idatzi zuen, Blanquerna (1283, «Llibre d'amic e d'amat», Maitalearen eta maitatuaren liburua, poema luzea idatzi zuen eleberri horretan) eta Felix o Llibre de meravelles (1289, Felix edo gauza miragarrien liburua) alegiazko eleberriak, Llivre de l'Orde de cavallería (Zaldun Ordenaren liburua) erlijio obra, Llibre dels gentils i del tres savis (1272-1275, Jentilen eta hiru jakitunen liburua) filosofia liburua eta Llibre de contemplació (Kontenplazio liburua) tarteko. Poema bilduma luzeak ere idatzi zituen: Lo desconhort (Atsekabea) poema liriko-didaktikoa, Cant de Ramon (Ramon-en kantua) etsipenezko poema luzea, eta Plant de Nostra Dona Santa Maria (Andre Dena Mariaren negarra) erlijio sentimenduzko poema.
Animalien liburua
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
2026 Iraila
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan