1896-04-16 / 1963-12-25
Tristan Tzara

Tzara, Tristan. (Samy Rosenstock jaiotza izenez). Errumaniar jatorriko idazle frantsesa (Moinesti, 1896 - Paris, 1963). 1916an Zurich-en dada higikundea sortu zuen beste zenbait lagunekin. Tzararen ustetan, mendebalak Lehen Mundu Gerra hain erraz onartzerakoan traizio egin zion bere buruari; egoera horren aurrean, poesia mendebaleko kulturaren aurkako arma gisa aurkezten zuen, haren bidez kultura horren balio estetiko, moral, filosofiko eta erlijioso guztiak deuseztu nahi zituela. Hala, poesia logikatik kanpo jarri zuen, hizkuntza hautsiz: sintaxiaz arduratu gabe, hitzak bat-bateko pentsamenduaren harira lerrokatzen baitzituen. 1918an Parisen hartu zuen egoitza. Europako hiriburu gehienetan, eta Parisen bereziki, eskandalagarriak gertatzen ziren bilkura artistiko literarioak antolatzen zituen bere lagunekin batera -Breton, Éluard, Soupault, Péret...-. Nihilismo aldi horrez geroztik, poesia orekatuago eta soilagoa egin zuen, aldi berean marxismora hurbiltzen zela. Bigarren Mundu Gerran erresistentzian parte hartu zuen. Tzararen obraren burubideak surrealismoaren oinarrietan aurkitzen dira, bera higikunde hartako kide izan ez bazen ere. Zenbait obra: La première aventure céleste de M. Antipyrine (1916, Antipirina jaunaren lehen abentura zerutarra); Vingt-cinq poèmes (1919, Hogeitabost poema); De nos oiseaux (1929, Gure txoriez); Midis gagnés (1939, Eguerdi irabaziak); Entre-temps (1946, Bitartean); La face intérieure (1954, Barneko aurpegia). Bere obra teoriko batzuk dira: Sept manifestes dada (1924, Zazpi manifestu dada); Le surréalisme et l'après-guerre (1947, Surrealismoa eta gerraondoa).
Kapitaina!
itzul.: Harkaitz Cano
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua