1874-02-01 / 1929-07-15
Hugo von Hofmannsthal

Hofmannsthal, Hugo von. Austriar olerkari eta antzerki idazlea (Viena, 1874 - Rodaun, Viena ondoan, 1929). Zuzenbide eta literatura ikasketak amaiturik, Rodaun-en erretiratua bizi izan zen, eta tarteka Frantziara eta Mediterraneoko herrialdeetara bidaiak egiten zituen. Hasierako olerkiak eta drama poetikoak Vienako dekadentismoaren arauen araberakoak dira: Gestern (1891, Atzo); Der Tod des Tizian (1892, Tizianoren heriotza); Eroa eta heriotza (Der Tor und der Tod, 1893). Venezia gertaleku duen Abenturazalea eta kantaria (Der Abenteurer und die Sängerin, 1899) izenburuko obran Hofmannsthal-ek bere gai kutuna erabili zuen: aldaketaren eta beti bat izateko premia moralaren arteko gaztazka. 1901ean poesia idazteari utzi zion, estetizismo subjetiboan ixteko arriskuari ihes egitearren. Teatro klasikoaz interesaturik, moldaerak apailatu zituen: Elektra (1904); Ödipus und die Sphinx (1906, Edipo eta esfingea); Ariadne auf Naxos (1912, Ariadna Naxos-en). Richard Strauss-ek bere operetarako hartu zituen haietako batzuk. Erdi Aroko misterioetan inspiraturiko obra bat ere badu, bereetatik ospetsuena: Jedermann (1911). Urte berean Der Rosenkavalier (Arrosaren zalduna) drama musikalaren libretoa idatzi zuen R. Strauss-entzat. Calderon-en antzerkian oinarritu zen beste bi obratan: Das Salzburger grosse Welttheater (1922, Salzburgoko munduko antzoki handia) eta Der Turm (1925, Dorrea). Prosaz ere badu obrarik: Das Erlebnis des Marschalls von Bassompierre (1900, Bassompierre mariskalaren abentura); Andreas oder die Vereinigten (1932, Andrea edo aliatuak), amaitu gabeko eleberria; Die Frau ohne Schatten (1916, Itzalik gabeko emakumea).
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur