1639-12-22 / 1699-04-21
Jean Racine

Racine, Jean-Baptiste. Poeta eta dramagile frantsesa (La Ferté-Milton, 1639 - Paris, 1699). Frantziako tragediagile klasiko nagusia izan zen. Umezurtz geratu zen hiru urte zituela, eta Port-Royalgo fraideen komentuan hezi zuten, greko hizkuntza arreta bereziz ikasirik. 1658an Parisera joan zen eta filosofia eta lege ikasketak egin zituen urte batez. Arian-arian utzi zituen albo batera jansenismoaren araberako molde estuak. Languedoc-eko Uzès hirira bidali zuten ondoren, apaiz ikasketak buka zitzan, baina 1663an Parisera joan eta lehen antzerki obra aurkeztu zuen Molièreren antzerki taldearen eskutik, La Thébaïde (1664). 1665ean Alexandre izeneko obra eman zuen, Molièreren eskutik orduan ere. Bigarren obra horrek arrakasta handia izan zuen eta Racineren eta Molière-ren arteko haserrea ekarri zuen, Racinek beste talde bati eman baitzion obra, lehen emanaldiaren ondoren. 1667an hasi ziren Racineren urte oparoenak: Andromaque (1667) Euripideren tragedian oinarrituriko obraz, orduko zaharturik zegoen Pierre Corneilleren pare jarri zen; hurrengo urtean eman zuen Les Plaideurs (1668, Auzilariak), idatzi zuen komedia bakarra, eta antzinako Erroman giroturiko bi tragedia aurkeztu zituen 1670ean, Britannicus eta Bérénice. Bertso argi indartsu batez eta antzerki baliabide egokiez baliaturik, unibertso tragiko indartsua eratu zuen Racinek bere obretan; haren tesiaren arabera, gizakiak ezin du bere grinen halabeharra saihestu eta biziaren etorriak baino izadiak berak zehazten du norberaren patua. Molde bereko obrak eskaini zituen ondoko urteetan, argumentuz konplexuagoak ziren arren: Bajazet (1672), Mithidrate (1673) eta Iphigénie (1675), Euripideren obran oinarrituta hau ere. 1677an aurkeztu zuen azken tragedia profanoa, Phèdre, agian poesia maila handiena zuena, baina harrera onik izan ez zuena; goitik behera aldatu zen Racine haren ondorioz; antzerkia zuen molde jansenistetara itzultzeko. Hogei urte eman zituen Racinek bizimodu burgesari atxikia, seme-alaben heziketaz arduratua eta kristau eginbideei hertsiki lotua. Beste bi antzerki obra idatzi zituen, hala ere, isilune luze haren ondoren, Maintenon-go andereak, Luis XIV.aren emazte morganatikoak eskaturik: Esther (1689) eta Athalie (1691), Bibliako pertsonaietan oinarrituak biak.
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa