1811-10-10 / 1858-10-23
Agosti Xaho

Xaho Lagarde, Josep Augustin. Idazle zuberotarra (Atarratze, 1811 - Baiona, 1858). Maulen, Oloroen eta Paben egin zituen ikasketak. Hemeretzi urte zituela, Parisera joan zen sortaldeko hizkuntzak ikastera, eta Charles Nodier-ekin harremanetan hasi zen. 1838an, Okzitaniako Tolosara joan zen bizitzera; han, Revue des Voyants izeneko aldizkari bat sortu nahian ibili zen. Handik bi urtera, Euskal Herrira itzuli eta L'Ariel egunkaria sortu zuen. Egunkari hartan eztabaida ugari izan zituen, eta bere teoria bereziak plazaratzeko leku egokia aurkitu zuen. 1848ko Iraultza piztu zelarik, L'Ariel-ek izena aldatu eta, Le Republicain de Vasconie bihurtu zen. Euskarazko astekaria ere egin nahi izan zuen, baina bi ale besterik ez zituen atera: Uscal-Herrico Gaseta (1848). Zinegotzi izendatu zuten, Guardia Nazionaleko komandante eta Basses-Pyrénées-ko kontseiluko kide. 1852an, egunkaria ateratzea eragotzi zioten, eta Xaho erbestera bidali zuten. Belgikan sartzen ez zioten utzi eta, Gasteizen hartu zuen bizilekua. 1854an Baionara itzuli eta Safer ou les houris espagnoles eleberria argitaratu zuen. Euskaraz, Azti-begia, Agosti Chaho Bassaburutarrak Ziberou herri maitiari Parisetik igorririk beste hanitchen aitzindari argui-bidian goiz izarra (1834) izeneko liburuxka idatzi zuen. Baina, frantsesez liburu anitz plazaratu zuen; horien artean: Paroles d'un voyant, Paroles d'un Biscaien aux Liberaux de la reine Christine (1834); Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques (1830-1835) (1836); Etudes grammaticales sur la langue euskarienne (1836); Histoire primitive des Eusqueriens-basques, langue, poésie, moeurs et caractère de ce peuple (1847); Biarritz entre les Pyrénées et l'Océan: Itinéraire pittoresque (1855); Dictionnaire basque, français, espagnol et latin (1856). Bere burua agnostikotzat, azti edo igerletzat eta ezkertiartzat jotzen zuen. Xahok, bere izpiritu erromantikoari jarraituz, asmatu zuen, besteak beste, Aitor elezaharreko pertsonaia. Kantu zaharrak biltzen ahalegin handiak egin zituen. Zumalakarregirenganako miresmen handia agertu zuen bere idazlanetan, eta gisa askotara euskal abertzaletasunaren aitzindaritzat jo daiteke.
Aitorren kondaira
itzul.: Hector Iglesias
Iker, 2008
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur