1850-11-13 / 1894-12-03
Robert Louis Stevenson
Stevenson, Robert Louis. Eskoziako idazlea (Edinburgo, 1850 - Vailima, Samoa uharteak, 1894). Txikitatik tuberkulosiak jo izanak eragin handia izan zuen Stevensonen bizitzan eta idazlanetan: ohean egin behar izan zituen aldi luzeak Eskoziako elezaharrak entzuten eta Johnstonen, Scotten eta Dumasen eleberriak irakurtzen. Hala, bizitzarekiko atxikimendua adierazteko premia, eritasunak sortua, abenturazko kontakizun baikorrak idatziz ase zituen; giro osasungarriagoen beharrak, berriz, bidaldietarako eta abenturarako grina piztu zion. Familian ezagutu zuen giro presbiteriano estuari uko egin eta liskarrak izan zituen gurasoekin. Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina inoiz ez zuen legegizon gisa ihardun. 1873tik aurrera etengabe bidaiatu zen, eta lehen liburuak Frantzian egindako bidaldien kronikak izan ziren: An Inland Voyage (1878, Kontinenteko bidaia) eta Travels With a Donkey in the Cévennes (1879, Bidaldia astoz Cévennes lurraldean zehar). 1880an Fanny Osbourne-rekin ezkondu zen. 1881ean filosofiako artikuluen eta literatura kritiken bilduma bat, Virginibus Puerisque, eta 1882an ipuin bilduma bat, The New Arabian Nights, (Arabiako gau berriak) argitaratu zituen. Hurrengo urteetan hara-hona ibili zen eritasuna sendatu nahian eta haurrentzako poemak eta eleberriak idatzi zituen, bere seme-ordeari eskainiak: A Child's Garden of Verses (1885, Haurrentzako olerki lorategia), olerki liburua; Treasure Island (1883, Altxor uhartea); gazte eta helduengan arrakasta handia izan duen abenturazko eleberri horretan Stevensonek bikain agertu zuen bere kontalari dohaia eta trebezia; hura du libururik ezagunena eta irakurriena. Beste eleberrietan Walter Scotten bidea jarraitu zuen: Kidnapped (1886, Bahitua), The Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde (1886, Dr. Jekyll eta Hyde), pertsona berean bi nortasun kontrajarrien arteko gatazka agertzen duen beldurrezko kontakizuna, arrakasta handia izan zuena; The Black Arrow (1888, Gezi beltza), The Master of Ballantrae (1889, Ballantraeko Nagusia). 1888an Ozeaniara joan zen, Samoako uharte batean hartu zuen bizilekua eta han bizi izan zen hil arte, bertakoek Tusitala (Ipuin Kontalaria) esaten ziotela. Azken idazlanak: Catriona (1893), Weir of Hermiston (1896, Hermistoneko uhesia), eleberri bukatu gabea, aditu askok maisu lantzat dutena; The Islands Night's Entertaiments (1893, Uharteetako gau denborapasak) eta In the South Seas (1896, Hego Itsasoetan) ipuin bildumak; ipuin horietatik zenbait itzulpen egin dira euskarara: Ahotsen isla. Deabrua botilan, Botilako deabrua. Haren olerki guztiak 1951n argitaratu ziren.
Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia
itzul.: Koro Navarro
Erein, 2019
4nak - 4
Zeru zabal, izartsuren azpian...
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
Jekyll Dk. eta Hyde Jn.
itzul.: Xabier Galarreta
Hiria, 2004
Altxor uhartea
itzul.: Iņaki Mendiguren
Elkar, 1994
Irakurmendi 31
Botilako deabrua
itzul.: Maria Garikano
Elkar, 1992
Branka 18
Dr. Jekill eta Mr. Hyde
itzul.: Xabier Galarraga
Txertoa, 1990
Larrun 26
Suiziden elkartea
itzul.: Txomin Arratibel
Elkar, 1986
Branka 59
Altxorraren uhartea
itzul.: Xabier Etxaniz
Elkar, 1985
Itzul saila 42
Pamiela-5, 1984
Ahotsen isla
itzul.: K. Aulestia
Hordago, 1980
Tximista 13
KRITIKAK
Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia – Joannes Jauregi, Berria (2019-06-23)
Altxor uhartea – Mikel Garmendia, eizie.org (2008-10-06)
Altxor uhartea – Javier Rojo, El Correo (2008-07-19)
Altxor uhartea – Mikel Ayerbe, Berria (2008-06-22)
Altxor uhartea – Lorea Amilibia, Deia (2008-06-03)
Ballantraeko Premua – Mikel Elorza, Argia (1995-02-19)
Altxor uhartea – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1993-02-13)
Altxor uhartea – Karlos Zabala, Euskaldunon Egunkaria (1992-07-03)
Otsailak 06: Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa Donostian
Otsailak 07: Jamaika Kincaid Nire amaren autobiografia Abadi?on
Otsailak 08: Annie Ernaux Gertakizuna Elorrion
Otsailak 09: Irene Sola Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak Aretxabaletan
Puta zikinak
Juno Mac / Molly Smith
itzul.: Amaia Astobiza
Irati Majuelo
Winesburg, Ohio
Sherwood Anderson
itzul.: Joannes Jauregi
Nagore Fernandez
Suite frantsesa (bertsio argitaragabea)
Irene Nemirovski
itzul.: Mikel Garmendia / Joxe Mari Berasategi
Asier Urkiza
Poesia kaiera
Federico Garcia Lorca
itzul.: Juan Luis Zabala
Nagore Fernandez
Soniexka
Ludmila Ulitskaia
itzul.: Josu Zabaleta
Ibon Ega?a
Ethan Frome
Edith Wharton
itzul.: Miren Arratibel / Aintzane Atela
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Atsoa
Victor Catala
itzul.: Sagastibeltza
Nagore Fernandez
Borrokalari transgeneroak
Leslie Feinberg
itzul.: Fermintxo Zabaltza
Amaia Alvarez Uria
Kale gorriko umeak
Pier Paolo Pasolini
itzul.: Fernando Rey
Ibai Atutxa Orde?ana
Hamahiru ipuin
Luisa Carnes
itzul.: Danele Sarriugarte
Asier Urkiza
2023 Urtarrila
2022 Abendua
Alphonse Daudet eta Louis Aragon
Testuak
2022 Azaroa
2022 Urria
Coleridge/Gautier
Erromantizismoaren haizeak
Federico Garcia Lorca
Poesia kaiera
Hushang Ebtehaj Sayeh
Hiru poema
2022 Iraila
2022 Abuztua
Stlanika, Varlam Xalamovek Kolymatik
2022 Uztaila
Tamara Kamenszain
Neskak garai geldiarazietan
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2022 Ekaina
2022 Maiatza