1542-06-24 / 1591-12-14
San Juan de la Cruz

Joan Gurutzekoa, santua. (Juan de la Cruz, Juan de Yepes jaiotza izenez). Espainiar fraide eta idazlea (Fontiveros, Avila, Gaztela, 1542 - Ubeda, Andaluzia, 1591). Espainiako karmeldarren ordenaren erreformazale garrantzitsuena izan zen, Teresa de Jesusekin batera. Karmeldar oinutsen taldea indartu zuten biek Espainian zehar. 1577an, preso hartu zuten, karmeldar oinetakodunek eginiko presioengatik, eta Toledon giltzapetu zuten. Han idatzi zituen bere lehen poemak. Zortzi hilabeteren buruan, ihes egin zuen kartzelatik eta karmeldar oinutsen aldeko ihardueran jarraitu zuen ondoko urteetan Andaluzia aldean. Hala ere, aurkari handiak sortu zitzaizkion karmeldar oinutsen artean ere eta, kargu guztiak kendu eta gero, fraide soil hil zen Ubedako komentuan. Bera hil ondoan eman ziren argitara Joan Gurutzekoaren obra guztiak. Hitz lauz eginiko mistika tratatuak (Karmelo mendirako igoera, Arimaren gau iluna, Amodiozko gar bizia eta Izpirituzko kantua) landu zituen hiru poema nagusien iruzkin luzeak dira: Gau iluna (1578-1583), Izpirituzko kantua (1584) eta Amodiozko gar bizia (1584). Joan Gurutzekoa Espainiako literaturaren urrezko mendeko poeta handienetako bat izan zen. Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko moldeak, herriko formak eta erlijio sinbolismo landua maisutasun handiz erabili zituen bere obra mistikoan. 1726. urtean egin zuten santu eta 1926an Elizako doktore. n Jaieguna, abenduaren 14a. n Juan I. Goikoetxea "Gaztelu" eta Nikolas Ormaetxea "Orixe" idazleek eman dituzte Joan Gurutzekoaren poemen euskarazko bertsio aipagarrienak.
Idazlan guztiak
itzul.: Luis Baraiazarra
Karmel, 2021
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa