-480 / -406
Euripides

Euripide. (Gr. Euripidês) Greziako poeta tragikoa (Salamina, K.a. 480 - Mazedonia, K.a. 406). Bere jatorriaz, bizitzaz, eta heriotzaz datu gutxi dago. Sokrateren adiskidea zen. Filosofoen eta sofisten irakatsiak entzun zituen, poesia eta antzerkirako lanak idazten hasi aurretik. K.a. 455ean aurkeztu zituen lehen aldiz hiru obra Dionisosen omenetako lehian, Atenasen. Hirugarren geratu zen. Eskilo, bere areriorik gogorrena, urte horretan hil zen. Bizi zela ez zuten bere garaikideek aintzat hartu; baina Mazedoniako Arkelao erregearen gortean hil ondoren, bere ospea Grezia osora hedatu zen. Idatzi zituen laurogeita hamabi obretatik, hemezortzi heldu dira gaurko eguneraino. Noiz idatzi zituen, batzuetan zail da zehazten. Hiru taldetan bana daitezke obra hauek. Hasteko formaz eta edukiaz klasikoak direnak: Medea (431), Hipolito (428), Ifigenia Aulisen (405) eta Bakanteak (405). Bigarren, tragedian teknika berrikuntzak dakartzatenak: Alzeste (438), Ion (418), eta Elektra (413). Eta azkenik, garai hartan gertatzen ari zena jasotzen duten obrak: Heraklideak (430), Andromaka (426), Troiarrak (415) eta Helena (412). Oraindik beste zenbait tragedia gehitu behar dira: Hekuba (424), Erregutzaileak (424), Herakle haserre (424), Ifigenia Tauriden ( 414), Feniziarrak (410) eta Oreste (408). Data ezaguna ez bada ere, Euripidek drama satiriko bat idatzi zuen, Ziklopea. n Bere garaikideek eszeptikoa zela aurpegiratu zioten, jainkoei jaierarik ez ziela, Greziako mitoak ez zitzaizkiola axola. Gerrak ahuldutako Atenas batean, jendeak tradizioak, legeak, erakundeak, antzinakoengandik jasotako morala gutxiesten zituen unean idatzi zuen Euripidek. Nahiago zituen deskribatu gizakien grinak eta beren barneko izaera, antzinako heroien handitasun tragikoa goraipatzea baino, eta hartaz Euripidek bat egin zuen bere belaunaldikoekin. Hil ondoren lortu zuen ospea da horren lekukorik garbiena.
Bakanteak
itzul.: Karlos Santisteban
Kriselu, 1986
Klasikoak 1
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
2026 Apirila
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua