1905-06-21 / 1980-04-15
Jean-Paul Sartre

Sartre, Jean-Paul. Idazle eta filosofo frantsesa (Paris, 1905 - Paris, 1980). 1924-1928 urte bitartean Parisko École Normalen, Sobonnen eta geroago Alemanian egin zituen ikasketak, eta Le Havre, Berlin eta Parisen irakasle izan zen. Alemanian Husserl eta Heidegger ezagutu zituen, haren pentsakeran eragin handia izan zutenak; Husserlen fenomenologia eta Heideggerren existentzialismoa Frantzian zabaldu eta haietan oinarriturik existentzialismoaren ikuspegi berri bat eman zuen Sartrek, errealismo naturalista eta mekanizista, eta idealismoa kritikatzen dituena. 1940-1941ean alemaniarren preso egon zen eta askatasuna lortu ondoren erresistentziarako lanean aritu zen gerrak iraun zuen bitartean. 1945ean irakaskuntza lanak utzi, Merlau-Ponty filosofoarekin batera Les Temps Modernes aldizkaria sortu eta filosofia, literatura eta politikan murgildu zen bete-betean. Bere idazlanak gizakiaren askatasunari buruzko hausnarketa dira: mundua higuingarria da eta zentzugabea da bizitzea bera ere; baina ifernu horrek badu irteera bat, gizakiaren askatasun bidea, hain zuzen. Ildo horretatik, politikari dagokionez Sartrek beti izan zuen komunismoarekin lotura eta marxismoan oinarritu zen; marxismoa jakituria gorentzat eta existentzialismoa haren barneko ideologia gisa hartzen zuen; existentzialismoak marxismoari egiten dion ekarpen nagusia gizonaren izatea bera azpimarratzea zela zioen. Dena dela alderdikeriak eta alderdien diziplina gogorra baztertzen zituen eta unean uneko gertakarien aurrean bere iritziak eman zituen, sarritan komunismoaren dotrina ofizialaren kontra; hala, 1953an, Indotxinaren kontrako gerraren aurka eta 1957an, sobietarrek Budapest hartu zutenean haien kontra agertu zen; eta 1961ean «121 lagunen manifestua» izenpetu zuen, Algeriako gerran zeuden frantsesen matxinatzeko eskubidearen alde. 1966an, Russel epai mahaiaren (epai mahai iraultzailea, Estatu Batuek Vietnamgo gerran izan zuen jokabidea epaitzeko antolatua) sorrera bultzatu zuen; handik bi urtera, 1968ko maiatzean, legebiltzarretik kanpora zeuden talde gazteen alde agertu zen. 1970ean, Burgosko epaiketa antolatu zelarik, frankismoaren kontra eta Euskal Herriaren burujabetasunaren alde idatzi zuen. Literaturako Nobel saria eman zioten 1964an, baina uko egin zion. Idazlanak. Lan asko idatzi zuen, eta genero ugari landu zuen. Sartrerenak dira besteak beste: L'imagination (1936), L'Âtre et le néant (1943), Critique de la raison dialectique (1960), Situations (1974-1976, 10 liburukitan), filosofiazko saiakerak; La nausée (1938), Le mur (1939), Les chemins de la liberté saila (1945), eleberriak edo ipuin bildumak; Les mouches (1943), Huis clos (1945), La p... respectueuse (1946), Morts sans sépulture (1946), Les mains sales (1948); Nekrassov (1956), dramak; Baudelaire (1947), Qu'est-ce que la littérature (1947), Saint-Genet (1952), L´idiot de la famille: Gustave Flaubert (1971), literaturazko saiakerak; Les mots (1964), autobiografia.
Begirada
itzul.: Juanmari Agirreurreta
Jakin, 2017
Irakurgaiak 48
Burgosko Auzia - Hitzaurrea
itzul.: Zutik
Gallimard, 1971
KRITIKAK
Begirada – Joannes Jauregi, Berria (2017-11-19)
Goragalea – Josu Lartategi, Deia (2005-05-10)
Goragalea – A. de Amezaga, Bilbao (2004-06-01)
Goragalea – Karlos del Olmo, Berria (2004-03-13)
Paretaren kontra – Xabier E., Argia (1981-01-25)
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
itzul.: Itziar Otegi
Aritz Galarraga
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
itzul.: Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
itzul.: Karlos Zabala
Aritz Galarraga
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
itzul.: Idoia Santamaria
Asier Urkiza
2026 Otsaila
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua
Hainbat egile
Japoniako ahotsak
2025 Uztaila
2025 Ekaina