1902-12-16 / 1999-10-28
Rafael Alberti

Alberti, Rafael. Espainiar poeta (Puerto de Santa María, 1902). 27ko Belaunaldiko olerkari taldekoa. Familiarekin batera Madrila aldatu zen 1917an, batxiler ikasketak utzirik. Pintore kubista hasiera batean, 1922an Horizontes aldizkarian argitaratu zituen bere lehen poemak. Harrez gero poesia izan zen haren iharduera nagusia. Residencia de Estudiantes delakoan biltzen zen jendearekin —García Lorca, Dalí, Buñuel, Moreno Villa...— harremanetan jarri zen. 1925ean, Gerardo Diegorekin batera, Espainiako Literatur Sari Nazionala jaso zuen bere lehen poema liburuarekin (Marinero en tierra). 1927an kristau fedea galdu, eta lau urte geroago Alderdi Komunistan sartu zen. Gerra garaian politikan esku hartu zuen. Gerra bukaturik, erbestean bizi izan zen (Paris, Argentina, Erroma). 1977an Espainiara itzuli zen eta 1983an Cervantes Saria jaso zuen. n Harrigarria da Albertiren poesiaren aniztasuna, gai, tono eta estiloari dagokienez. Hogeitamar liburu baino gehiagotan bildu du bere obra poetikoa. Lehen liburuetan (Marinero en tierra, 1924; La amante, 1925; El alba del alhelí, 1926), herri lirika eta antzinako abestitxo tradizionalak dira nagusi. Ondoren, estilo barrokan eta abangoardian barrena abiatu zen, gai futuristak erabiliz (Cal y canto, 1927), krisi pertsonalaren garaian, eta surrealismoaren ildotik, bere obra nagusia burutu zuen: Sobre los ángeles (1928). Gero, harturiko gizarte eta politika konpromezuari jarraiki, berak «zibila» deitu duen poesia soziala garatu zuen (El poeta en la calle, 1936; De un momento a otro, 1938, ...). Erbestean egindako obra zabala da eta askotarikoa (Retornos de lo vivo lejano, 1956; Baladas y canciones del Paraná, 1954; Sonríe China, 1958, ...). Erbestetik itzulirik, ez dio utzi obra berriak argitaratzeari (Roma, peligro para caminantes, Fustigada luz, Los ocho nombres de Picasso...).
Aingeru ezezaguna
itzul.: Sabin Muniategi
Goiz-argi, 1973
Aingeru erdoituak
itzul.: Sabin Muniategi
Goiz-argi, 1973
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa