1920-10-17 / 2010-03-12
Miguel Delibes

Delibes, Miguel. Espainiar idazlea (Valladolid, 1920). Valladolid-ko unibertsitateko Zuzenbide doktore da, eta katedraduna hiri bereko merkataritza eskolan. Haren obrak ironia eta goxotasuna nahasten diren kronika herrikoiak dira gehienetan, gaztelania aberatsez idatziak. Hiru garai bereiz daitezke Delibesen eleberrigintzan: lehenengoan La sombra del ciprés es alargada (1947, Alzifrearen itzala luzea da, Nadal saria) eta Mi idolatrado hijo Sisi (1953, Sisi nere seme kutuna) lanak eman zituen argitara, eleberri guztiz landuak eta subjetibismoz beteak. Bigarrenean El camino (1950, Bidea) eta Diario de un cazador (1955, Ehiztari baten egunerokoa) argitaratu zituen, obra arinak eta herrikoiak. La hoja roja (1962, Orri gorria) giza sakontasun handikoa, eta Las ratas (1963, Arratoiak) idatzi zituen ondoren. Kontakizun laburrak ere landu ditu maisuaren lumaz, esaterako, Viejas historias de Castilla la Vieja liburuan (1964, Kastilla zaharreko ipuin zaharrak, Patxi Apalategik itzulia). Bertan, eskualde horretako pertsonaiak ageri dira beren istorioak kontatzen. Delibesek arreta berezia jarri izan dio beti ahozko hizkerari. Bestalde, antzerkira ere eraman duten Cinco horas con Mario eleberria (1967, Bost ordu Mariorekin), izan da Delibesen lan ospetsuenetako bat. Beste eleberri zenbait: El príncipe destronado (1973, Tronurik gabeko printzea), Las guerras de nuestros antepasados (1974, Geure arbasoen gerrak), Los santos inocentes (1981, hiru urte geroago Mario Camusek zinemarako egokituriko obra, Santu errugabeak), La partida ipuinak (1981), etab.
KRITIKAK
Kastilla Zaharreko ipuin-zaharrak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2002-09-29)
Kastilla Zaharreko ipuin zaharrak – Igor Estankona, Deia (2002-03-22)
Kastila zaharreko kontu zaharrak – Iņaki Camino, Argia (1986-02-09)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa