1797-12-13 / 1856-02-17
Heinrich Heine

Heine, Heinrich. Idazle alemaniarra (Düsseldorf, 1797 - Paris, 1856). Ondasunik gabeko familia batean sortu zen, eta Hanburgoko osaba bankari bati esker zuzenbide, filosofia eta literatura ikasketak egin zituen Bonngo, Göttingengo eta Berlingo unibertsitateetan. Bonnen Schlegel-ekin ikasi zuen eta Berlinen Hegelen eragina jaso zuen (1821). Göttingen-en, zuzenbidean doktoratu ondoren, Luteroren fedea hartu zuen (1825). Urte haietarako hasia zen Heine bere literatura jardueran, gerora ospetsu egingo zuten bi generotan: poesia lirikoan eta kazetaritzan. Horrenbestez, Gedichte (1821, Poemak) eta Lyrischen Intermezzo (1823, Intermezzo lirikoak) hitz neurtuzko lehen obrak eta Briefe aus Berlin (1821, Berlingo gutunak), Renaniako egunkari batean agerturiko lehen kazetari lanak argitaratuak zituen. Reisebilder (1826-1831, Bidaia irudiak) Italian eta Britainia Handian egindako bidaien emaitza da. Bere ideia liberalak agertu zituen bi liburukitan, izpiritu satirikoarekin eta kazetari sena agerian utzita. Ideia horiek eztabaidarako bide izan ziren, eta haiek zirela-eta, zentsura jarri zioten Alemaniako egunkari zenbaitetan. Anartean, aurreko obra lirikoa bildu zuen obra bakar batean: Buch der Lieder (1827, Kantu liburua). Arrakasta handiko liburu horretan autorearen molde erromantikoak agertzen dira, baina baita sentimentalismo horrekiko irribarre ironikoa ere. Poesia herrikoiaren oihartzunak agerikoak dira olerki horietan (Lorelei ezaguna), Schumann, Schubert eta beste zenbait musikalarirengan eragina izan zutenak. Judua izateak eta Alemaniako gizarteaz egiten zuen kritika gero eta zorrotzagoak ez zioten lagundu lana aurkitzeko orduan. Horrenbestez, Parisera joan zen (1831) giro liberalago baten bila. Parisen harremanak izan zituen herrikide batzuekin (Lasalle, Wagner, Marx), baita frantses intelektual askorekin ere (Balzac, Hugo, Musset, Sand). Saint-Simonen ideiak eta Hegelen garrantzia azpimarratu zuen beste liburu batean: Geschichte der Religion und Philosophie in Deutschland (1835, Erlijioaren eta Filosofiaren historia Alemanian). Aldi berean, satira politikoa ere landu zuen bere olerkigintzan: Atta Troll (1843), Alemaniako idazle liberalen aurka; Deutschland, ein Wintermärchen (1844, Alemania, neguko ipuina) liburuan Karl Marxen eragin agerikoa agertzen da. Azken aldian lirikara itzuli zen: Romanzero (1851). Obra horretan zortzi urtez ohean eduki zuen gaitzak eragindako oinazeak deskribatu zituen.
Bidaia koadroak
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
(Arratoie)
itzul.: Kaekus
Egin - 2561, 1985
Maitatzen zaitut
itzul.: Klaudio Sagarzazu
Euzko Deya - 292, 1947
Eu bakarrik
itzul.: Klaudio Sagarzazu
Euzko Deya, 1922
Zitalduta dagoz
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 68, 1921
Ta atseginduko naz
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 72, 1921
Ez bildurrik izan
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 73, 1921
Ez ardurarik izan
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 71, 1921
Begi berarexek
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 75, 1921
Itunik
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 66, 1920
Ene-biotzoi!
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 58, 1920
Bitarte. Ezin det
itzul.: Sata
La Vasconia / La Baskonia - 968, 1920
Bere malko beroakaz!
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 61, 1920
Berak bakarrik!
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 62, 1920
Maite zaitut eta!
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 31-32, 1919
Lorailla
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 45, 1919
Dantzan egingo dogu
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 41, 1919
Bai-dakit, bai!
itzul.: Joseba Arregi
Hermes - 38, 1919
Azaroak 05: Kamala Das eta Jorge Luis Borges Munduko Poesia Kaierak bilduman
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur