1795-10-31 / 1821-02-23
John Keats

Keats, John. Poeta ingeles erromantikoa (Londres, 1795 - Erroma, 1821). Familian arazoak izan zituen, aita gazterik hil baitzen, eta ama berriz ezkondu eta ezkontza hautsi zuen; azkenik, zaindari baten eskuetan geratu zen, eta hark bultzatuta kirurgilari laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1817an, ordea, beste guztia utzita, literatura lantzen hasi zen. Keats-en lehen garrantzizko lana Endymion poema luzea izan zen, 1818an argitaratua. Poemak Diana Ilargiaren jainkosa eta Endymion artzainaren arteko maitasuna kontatzen du; munduko edertasunaren maitalearen alegoria da. Urte horretan bertan Fanny Brawne ezagutu zuen, bere bizitza osoko maitasun tragikoa. Maitasun horren eta heriotzara eramango zuen gaixotasunaren eraginpean idatzi zituen Keats-ek poema ederrenak (Lamia eta The Eve of St Agnes), oda handiak (On Indolence, On a Grecian Urn, To Psyche, To a Nightingale, On Melancholy eta To Autumn), eta Hyperion poema epikoaren bi bertsioak. Hyperion 1818-1819 urteetan idatzia da: zoritxarreko maitasunaren eta eritasunaren aurrean, berriz ere Greziako mitologian oinarrituz, balio absolutuak eta hilezkortasuna uztartzeko ahalegina da, eta era berean poeta-sortzailearen alegoria. Poemak, odak eta Hyperion 1820an argitaratu ziren liburu batean. Hurrengo urtean, gero eta eriago zegoela, hegoaldera jo zuen Keats-ek medikuen gomendioz, eta Erroman hil zen 26 urte zituela. Keats-en poesiaren ezaugarriak irudien bizitasuna, sentikortasuna, eta filosofia mitologiaren bidez agertzeko ahalegina dira. XIX. mendeko poetengan eragin handia izan zuen, baina bereziki obraren alderdi formalari dagokionez; XX. mendean Keats-en obraren balio teknikoa eta intelektuala aintzat hartu da.
Oda greziar anfora bati
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Oi, zer duzu miņa, zaldun
itzul.: Jon Mirande
Saioak - 2, 1978
Azaroak 17: Anne Sexton poema irakurraldia Azpeitian
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Azaroa
Jorge Luis Borges
Poema antologia
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista