1809-08-06 / 1892-10-06
Alfred Tennyson

Tennyson, Alfred. Ingeles poeta (Somersby, Lincolnshire, 1809 - Aldworth, Surrey, 1892). Victoria erreginaren garaiko poetarik garrantzitsuenetakoa izan zen. 1827. urtean bertso bilduma txiki bat argitaratu zuen anaiarekin batera: Poems by two brothers (Bi anaien poemak). Hurrengo urtean Cambridge-ko Trinity College ikastetxean ikasten hasi zen eta han A.H. Hallam-en lagun egin zen. 1830. urtean Poems Chiefly Lyrical (Poema lirikoak bereziki) bakarkako lehen liburua argitaratu zuen. Hurrengo urtean ikasketak utzi behar izan zituen aita hil zitzaionean. 1832. urtean bere bigarren poema bilduma argitaratu zuen: Poems (Poemak), The Lotus Eaters (Loto jaleak) eta The Lady of Shalott (Shalott-eko dama) poema ezagunak haien artean. 1833. urtean bere lagun Hallam-en heriotzak eragin handia izan zuen beregan, eta In memoriam (1850) obra idazteari ekin zion haren ohoretan. Ia hamar urte ezer argitaratu gabe egon ondoren, 1842. urtean hirugarren poema bilduma argitaratu zuen, Ulysses eta Locksley poemak barne, eta 1847. urtean The Princess (Printzesa) kontakizun poema bilduma. 1853. urtean Wight uhartera erretiratu zen eta han egon zen 1869 arte. Garai hartan ere obra ugari argitaratu zuen: Ode on the Death of the Duke of Wellington (1852, Wellington dukearen heriotzari eskainitako oda), Maud and other Poems (1855, Maud eta beste poema batzuk), Idylls of the King (1859, Erregearen Idilioak), Enoch Arden (1864). 1875-1879 bitarteko urteetan historiari buruzko hiru drama idatzi zituen: Queen Mary (Maria erregina), Harold eta Becket. Poesian erabili zuen teknikarengatik, eta hizkuntzan eta pentsamenduan sakondu izanagatik maisu handitzat hartua izan da, bere garaiko gizarteak haren lanak ongi hartu ez zituen arren.
Errotariaren alaba
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
Ekainak 11: Cesare Pavese Zure bazterrekoak
Ekainak 11: Annie Ernaux Idazketa labana bat da Iru?ean
Ekainak 11: Ernest Hemingway liburutegiaz Edorta Jimenez eta Gorka Arrese berbetan
Ekainak 15: Cesare Pavese Zure bazterrekoak Iru?ean
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea