1783-01-23 / 1842-03-23
Stendhal

Stendhal. (Jaiotza izenaz Henri Beile). Frantses idazlea (Grenoble, 1783 - Paris, 1842). Parisen hartu zuen bizilekua eta gerrako ministerioan hasi zen lanean. 1800ean Milana joan zen Napoleonen gudarostearekin; Italia ezagutu izanak garrantzi handia izan zuen bere bizitzan eta eleberrigintzan. 1806tik 1814ra goi mailako karguak izan zituen administrazioan, eta Austrian, Alemanian eta Errusian zehar bidaiatu zuen. Napoleon aginpidetik bota zutenean Stendhal Italiara erbesteratu zen; garai hartan idatzi zituen lehen liburuak: historiako saiakerak eta musika eta arteari buruzko idazlanak. 1821ean Parisa itzuli zen; 1822an De l'amour (Maitasunaz) eta 1823an Racine et Shakespeare saiakerak argitaratu zituen. 1827an idatzi zuen lehen eleberria, Armance, eta 1829an Vanina Vanini eleberri laburra. 1830ean bere eleberri ezagunena argitaratu zuen, Le Rouge et le Noir (Gorria eta Beltza), Julien Sorel protagonistaren bitartez garai hartako gizartea zorrotz aztertzen duen maisu lan errealista. 1830etik 1841era kontsul izan zen Triesten eta Civitavecchian; urte hauetan idatzi zituen idazlan gehienak: Souvenirs d'egotisme (1832, Egotismoaren oroitzapenak); Lucien Leuwen (1832), bukatu gabe utzi zuen eleberria, 1894an argitaratu zena; Vie de Henri Brulard (1836, Henri Brulard-en bizitza); Mémoires d'un touriste (1838, Turista baten oroitzapenak); Chroniques italiennes (1839, Italiako kronikak); La chartreuse de Parme (1839, Parmako kartuja); Lamiel (1839-1842). Bere garaian arrakasta handirik izan ez bazuen ere, geroztik kritikak XIX. mendeko idazle handienetakotzat jo izan du.
Parmako kartusia
itzul.: Jon Muņoz
Alberdania-Elkar, 2008
Literatura Unibertsala 131
KRITIKAK
Parmako Kartusia – Beņat Sarasola, Berria (2008-03-09)
Parmako Kartusia – Inma Errea, Diario de Noticias (2008-01-23)
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur