euskarari ekarriak

1.622 idazle / 4.127 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1740-06-02 / 1814-12-02

Sadeko Markesa


Sadeko markesa. (Donatien Alphonse François de Sade). Idazle frantsesa (Paris, 1740 - Charenton, 1814). Sexu perbertsio bati, sadismoari, izena eman zion. Bizitzako 30 urte eman zituen kartzelan eta, erromantizismoaren garaian gaizkiaren iruditzat hartua izan ondoren, XX. mendean baizik ez da benetan ezaguna gertatu. Condé printzearekin gorteko familia noblean sortu zen. Zazpi Urteko Gerran zaldun ofiziala izan ondoren, kapitain graduarekin utzi zuen Armada. 1763an Renée-Pélagie de Montreuil-ekin ezkondu zen; urte hartan kartzelaratu zuten lehen aldiz, erregearen aginduz, eta 1768an berriro inmoralitatez salaturik. 1772an Marseillen prostituta batzuk pozoitzea leporatu zioten, eta hiltzera kondenatu, baina Sardiniara ihes egin zuen. La Coste-ko bere gaztelura itzuli zen ezkutupean, baina limurtu zituen auzoko neska-mutilen gurasoek salaturik, berriro Italia aldera ihes egin behar izan zuen. 1776an Frantzian berriro, eskandalu hurrenkera etengabeen ondorioz 1777an atxilotu zuten Parisen, eta Vincennes-ko espetxean sartu. 1790 arte presondegian egon zen, La Bastille-n azken garaian. Kartzelaldi hartan eleberriak eta antzerki obrak idazteari ekin zion espetxeko asperdura gainditzearren: Dialogue entre un prêtre et un moribond (1782); Les 120 Jounées de Sodome (1785); Les infortunes de la vertu (1787). Iraultzaren ondorioz 1790ean askatu zuten eta Iraultzarako lan egin zuen zenbait kargutan, erietxeen erreforman parte hartuz eta idazki aberkoiak eginez. Izuaren garaian, alabaina, moderatu zelako salatu zuten, eta 1794an gilotinatik doi-doi libratu zen. Ondoko urteetakoak dira: La philosophie dans le boudoir (1795) eta La Nouvelle Justine (1797). Napoleonen agintepean berriz atxilotu zuten, eta 1803an erotzat harturik Charenton-eko eroetxean sartu zuten; hil arte egon zen han. Sadek obra zabala utzi zuen, parte bat Kontsulatuko eta Inperioko poliziak eta familiartekoek desegin zutena: idazki politikoak, antzerki obrak, eleberriak. Bere obretan, etengabeko transgresioa dela bide, benetako pentsamendu filosofikoa eta are metafisikoa azaltzen du. Saderen ustean esperientzia ezagutzaren oinarria da eta, gainera, sentipena zenbat eta bortitzagoa izan are gardenagoa da ateratzen den ezagutza. Oinazea denez sentipen biziena, esperientzia modu hori bultzatzen du sadismoak, bost zentzumenek jasoko dituzten sentipen horiek berretu behar baitira. Hortik dator Sadeko Markesaren idazkietan aurkitzen den sexu gehiegikerien deskripzioaren xehetasuna. Materialista eta ateoa zen, eta Izadiak gizakiak lurrean jarri baditu, ahalik eta atsegin gehien hartzeko jarri dituela aldarrikatu zuen, hura lortzearren biktimak sortzen eta krimenak obratzen badira ere.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Filosofia apaingelan

itzul.: Bego Montorio / J.M. Elexpuru

Txalaparta, 2001

Literotura 8

Justine edo Bertutearen zorigaitzak

itzul.: Mikel Hoyos Sein

Ibaizabal, 1997

Literatura Unibertsala 61

KRITIKAK

Filosofia apaingelan – Ibon Egaņa, Euskaldunon Egunkaria (2002-03-09)

Hitzorduak

Ekainak 11: Cesare Pavese Zure bazterrekoak

Ekainak 11: Annie Ernaux Idazketa labana bat da Iru?ean

Ekainak 11: Ernest Hemingway liburutegiaz Edorta Jimenez eta Gorka Arrese berbetan

Ekainak 15: Cesare Pavese Zure bazterrekoak Iru?ean

Azken kritikak

Bihotzean napalma
Pol Guasch

itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga

Barazkijalea
Han Kang

itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez

Azken sarrerak

2026 Ekaina

Carson McCullers
Zortzi poema

Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua

2026 Maiatza

Roque Dalton
Poemak

2026 Apirila

Maria Reimondezen Basatiak

Robert Desnos
Antologia

Maria Fernanda Ampuero
Enkantea

Samuel Beckett
Beckett euskaraz

Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona

Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan

Laura Casielles
16 poema

2026 Martxoa

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Elizabeth Bishopen ahotsa

Juan Gelmanen poema antologia

Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz

Cesar Vallejo
Poemak

Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala

Boris Vian
Aldarri antimilitarista

Mikhail Bulgakov
Liburu bi

Anna Akhmatova
Poesia

Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak

2026 Otsaila

Alexander Neriumen sei poema

Edorta Matauko itzultzaileak agur

Heinrich Heine
Olerkiak

Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

2026 Urtarrila

Adelbert von Chamisso
Lanak

Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik

Wallace Stevens
13 poema

Castelao
Castelao euskaraz

Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan

Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak

Petofi/Adonis
Hiru poema

2025 Abendua

Vassilis Alexakis
Aita

Paul Eluard
Poemak

Grace Paley
Agur eta zorte on

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

[Sarrera guztiak ikusi]