1864-09-29 / 1936-12-31
Miguel Unamuno

Unamuno y Jugo, Miguel de. Euskal Herriko idazlea eta filosofoa (Bilbo, 1864 - Salamanca, 1936). Batxilergoa Bilbon ikasi ondoren, Filosofia eta Letrak karrera Madrilen egin zuen. 1883an karrera amaiturik, hurrengo urtean doktore titulua lortu zuen Crítica del problema sobre el origen y prehistoria de la raza vasca izeneko tesiarekin. 1888an Bizkaiko Aldundiak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedra sortu zuen eta hura lortzeko lehiaketan parte hartu zuen, besteren artean R. M. Azkuerekin eta S. Aranarekin. 1891n Salamancako unibertsitateko grezierako katedra lortu zuen. Gaztetan euskaltzale azaldu bazen ere 1901ean Bilbon emandako hitzaldian euskara mundu modernorako ezgai zela iritzita, bere hizkuntza alde batera uzteko aholkatzen zien euskaldunei. Urte berean Salamancako errektore izendatu zuten, baina 1914an kargu hartatik kendu zuten behin eta berriro gobernuaren aurka azaltzeagatik. 1924an Primo de Rivera jeneralaren gobernuak katedratik bota eta Fuerteventura (Kanariak) uhartera erbesteratu zuen. Lau hilabete han eman ondoren, Frantziara ihes egin zuen. Lehen Parisen eta gero Hendaian kokatu zen. 1930ean, Primo de Riveraren diktadura jautsirik, Espainiara itzuli zen eta Salamancako unibertsitateko errektore egin zuten berriro (1931). II. Errepublikako Gorteetako diputatu hautatua izan zen. 1936an ez zen militarren matxinadaren aurka irten eta haiek, jadanik jubilaturik zegoela, errektore izendatu zuten berriro, nahiz eta Millán Astray-rekin izandako eztabaida publikoaren ondorioz kargua kendu zioten eta bere etxean atxilotua eduki zuten. Handik bi hilabetera hil zen. Obra eta pentsamendua. Dogmatismo ororen aurkakoa zen Unamuno, arrazoiaren, sentimenaren eta fedearen arteko tentsioa da bere obraren ezaugarri nagusia: gizakiaren hilezintasun irrikia arrazoiak eta errealitateak ukatua da, eta fedeak bakarrik lagun diezaioke gizonari; borroka hori -berak agonia deitzen zuen- da Unamunoren saioen eta eleberrien gai nagusia. Kierkegaard-en pentsamoldetik hurbil dago Unamuno, eta lehen existentzialisten artean ezarri ohi da. Inolako dotrinarik sortu gabe eragin handia izan zuen garai hartako espainiar intelektualetan. Saio garrantzitsuenak: Vida de Don Quijote y Sancho (1905); Del sentimiento trágico de la vida en los hombres y en los pueblos (1913); La agonía del cristianismo (1925). Soiltasuna da Unamunoren eleberrien bereizgarria, ez dute deskribapenik ez ohituren irudikapenik, barne dramak dira askotan, Europan garai hartan egiten zen literatura berrienaren ildotik moldatuak. Amor y pedagogía (1902); Niebla (1914); Tres novelas ejemplares (1920); Abel Sánchez (1917); La tía Tula (1921); Cómo se hace una novela (1925); San Manuel Bueno, mártir (1933) dira Unamunoren eleberri nagusiak. Halaber, haren izpirituaren kezken berri ematen dituen poesia liburuak ondu zituen, besteak beste: Poesías (1907); Rosario de sonetos líricos (1912); El Cristo de Velázquez (1920). Antzerkia eta bidaia liburuak ere argitaratu zituen.
Zazpi soneto
itzul.: Luis Mari Mujika
Egan, 2013
3-4
Exilioaren sonetoak
itzul.: Jean Louis Davant
Maiatz, 2013
Kristautasunaren agonia
itzul.: Xabier Kintana
Elkar, 1996
Lezea
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 126, 1989
Ateoaren otoitza
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 126, 1989
Neure 70 urte betetzerakoan
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 120, 1988
Gure ixillekoa
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 120, 1988
Euria dala Bilbotik urteeran 1910'ko irailaren 20'an
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 120, 1988
Erioaren bizitza
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 121, 1988
Erio
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 120, 1988
Bizkaia nire lurreko mendiak
itzul.: Sabin Muniategi
Zer - 75, 1984
Non eskutu zara, Janko?
itzul.: ?
Aranzazu, 1982
Karmel, 1968
KRITIKAK
Laino – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1998-12-26)
Kristautasunaren agonia – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1997-10-04)
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea