euskarari ekarriak

1.598 idazle / 4.083 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1828-03-20 / 1906-05-23

Henrik Ibsen


Ibsen, Henrik. Eleberrigile eta antzerkigile norvegiarra, drama errealista modernoaren sortzailea (Skien, 1828 - Christiania, 1906). 1830ean ondasun guztiak galdu zituen merkatari baten semea zen eta haurtzaroa eta gaztaroa gogorrak izan zituen. Egoera horretatik ihes egiteko, Ibsen era askotako liburuak irakurtzen hasi zen. Haurtzaroko hiriak eta ahaideak hartu zituen oinarri anitz obratako giroa eta pertsonaiak taxutzerakoan. Botika batean hasi zen lanean hamabost urte zituela, eta 1848an, Europako iraultza giroan murgilduta, lehen satirak idazten hasi zen hiriko burgesen aurka. 1850ean idatzi zuen, ezizenez, Catilina bere lehen drama, eta urte horretan bertan jo zuen Christianiara (egungo Oslora) bertako antzerki eskolan ikasteko. Urte berean, Andhrimner izeneko egunkari satirikoan hasi zen idazten, eta beste drama bat prestatu zuen, orduan, arrakastarik izan ez bazuen ere: Kjaempehøjen (Hilobia). 1851tik aurrera Norvegiako antzerki giroan sartu zen osorik, eta 1856an aurkeztu zuen ospe handiko lehen komedia Solhoug-eko jaia eta Olaf Liljekrans izeneko lana 1857an. Hurrengo obrak (1858, Helgelandeko bikingoak; 1862, Amodiozko komedia, eta 1863, Erregenahiak) aurrekoak baino hobeak ziren. 1864an Norvegia uztea erabaki zuen, estatuak eman zion diru-laguntza batez baliatuta. Norvegiatik kanpo bizi izan zen hurrengo hogeita zazpi urtean, Erroman, Dresden-en eta Munich-en, batez ere. Italian idatzi zituen hurrengo bi dramek (1866, Brand, eta 1867, Peer Gynt) Eskandinaviaren gainbeherak sortutako etsipenezko giroa aurkezten dute. Ibsenen obra kutuna izan zen Peer Gynt. Erroman idatzitako Zesar eta Galilearra (1873) polemikaz beteriko obraren ondoren, Munich-en bizi izan zen eta gizarteko egunoroko arazoez kezka azaldu zuen bere lanetan, Alemaniako giro erradikalagoaren ildotik. Kapitalismo berriaren zuzentasun eza salatu zuen Gizartearen oinarriak (1877) obran; emakumeen egoera azaldu zuen Panpinen etxea (1879) draman, istilu bizia sortarazita; ohiturak sortutako etsipena gogor kritikatu zuen Mamuak (1881) draman, eta zapalkuntzaren aurkako pertsonaia aurkeztu zuen Herriaren etsaia (1882) draman. "Arazoak aurkeztea dagokit niri, ez irtenbideak ematea", zioen Ibsenek, eta bide horretan jarraitu zuen, azken urteetako obretan, gizarte mailako gatazkak azaltzen, gizabanakoaren barne-arazoek eta biziaren aurreko ikuspegi ezkorrak leku berezia hartu zuten arren: Basa Ahatea (1884), Rosmersholm (1886), Hedda Gabler (1890), Solness etxegilea (1892), Eyolf txikia (1894), John Gabriel Borkman (1896). Apoplegiaz hil zen. Ibsen izan zen, zalantzarik gabe, drama modernoaren sortzailea; gutxik bezala menderatu zituen antzerki teknikak, gutxik bezala aurkeztu zuen pertsonaien psikologia, eta, sinbolismo joko aberatsen bidez, maisutasun handiz murgilarazi zuen antzerki ikuslea giza errealitatea eta ilusioak nahasten diren ur ilun sakonetan.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Mamuak

itzul.: Antonio M. Labayen

, ????

Andere etxea

itzul.: Jose Agirre Lizarribar

Egan, 1980

Hitzorduak

Urriak 24: Annie Ernaux Idazketa labana bat da Iru?ean

Azken kritikak

Poesia guztia
Safo

itzul.: Maite Lopez Las Heras
Aritz Galarraga

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Askatasun haizea
Javier Buces

itzul.: Markel Lizasoain
Irati Majuelo

Meditazioak
John Donne

itzul.: Patxi Ezkiaga
Mikel Asurmendi

Denbora galduaren bila / Swann-enetik
Marcel Proust

itzul.: Joxe Austin Arrieta
Aritz Galarraga

Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo

itzul.: Fernando Rey
Mikel Asurmendi

Poesia guztia
Safo

itzul.: Maite Lopez Las Heras
Mikel Asurmendi

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

itzul.: Xabier Monasterio
Jon Jimenez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

itzul.: Maialen Berasategi
Ibon Ega?a

Amok
Stefan Zweig

itzul.: Aiora Jaka
Nagore Fernandez

Azken sarrerak

2025 Urria

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

2025 Iraila

Assata Shakur
Oroimenez

Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra

Benjamin Peret
Lau poema

Claude McKay
Lau poema

David Foster Wallace
Wallace euskaraz

Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak

Nicanor Parra
Poemak

2025 Abuztua

David Diop
Lau poema

Liam O'Flaherty
Jende behartsua

Donald Justice
Bi poema

Thomas Mann
Narratiba euskaraz

Hainbat egile
Japoniako ahotsak

2025 Uztaila

Xuan Bello
Hiru poema

Vladimir Vysotski
Bi kantu

Tanizkai/Gombrowicz
Bi mundu

2025 Ekaina

Ford Madox Ford
Historiarik goibelena

Manuel de Pedrolo
Irakurgai

Teresa Colom
Bost poema

Patxi Apalategi
Itzulpen lanak

Oscar Milosz
Poesia kaiera

Frank O'Hara
Poesia kaiera

2025 Maiatza

Palestinar poetak
Poemak Nakba egunez

Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik

2025 Apirila

Huy Can / Yusef Komunyakaa
Poemak Vietnamdik

Roberto Arlt
Arlt gogoan

Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz

Francis Scott Fitzgerald
Euskarazko lanak

2025 Martxoa

Flannery O'Connor
Mendeurrena

Friedrich H?lderlinen urteurrena

Ana Blandiana
Hamabi poema

Ernesto Cardenal
Apokalipsia

<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema

Martxoaren 1ean
Bina poema

2025 Otsaila

Takiji Kobayashi
Martxoak 15

Huy Can
Zortzi poema

Galegoz heldutako poemak

Saltzaile baten heriotza

Pedro Lemebel
Manifestua

[Sarrera guztiak ikusi]