1799-05-20 / 1850-08-18
Honore Balzac

Balzac, Honoré de. Idazle frantsesa (Tours, 1799 - Paris, 1850). Hamalau urterekin Parisa joan zen bere familiarekin; bi legegizonekin aritu zen han lanean. Hogei urte zituela familiarekin ados jarririk, bi urteko epea hartu zuen bere idazle bokazioa frogatzearren. Bere lehen lanek —izengoitiz sinatuta argitaratuak— ez zuten arrakastarik lortu. 1822an Mme de Berny-rekin harremanetan jarri zen; honek aristokraziaren mundua ezaguterazi zion eta diru laguntza eskaini. 1825etik 1828ra bitartean zenbait negozio abiarazi zuen, baina batere onik gabe. Handik harat, amodiozko atxikimendu ugariekin batean, literatura lan joria eta funtsezkoa burutzeari ekin zion hogei urtez bete-betean. 1829an jadanik bere izenez sinaturiko La physiologie du mariage saioak eta Le Dernier Chouan eleberriak —1841ean Les Chouans izango zenak— entzute handia eman zioten. Eleberriak etengabe argitaratzen jarraitu zuen, horien artean: Une passion dans le désert (1830), La peau de chagrin (1831), Le curé de Tours (1832), Eugénie Grandet (1833). Laster, eleberri bateko pertsonaiak besteetan ere agerterazteko ideia otu zitzaion, era horretara gizarte oso bat moldatzeko moduan. Le Pére Goriot (1834) eleberrian lehen aldiz abiatu zen bide horretan barna. n Balzac-ek laurogeitamabost bat eleberri idatzi zuen, La Comédie Humaine izenburupean bildurik. Gainera, hogeitamar ipuin (Les Contes drolatiques, 1832-1837) eta bost antzerki idatzi zituen. Egunkarietan eta aldizkarietan Balzac-en sinadura guztiz preziatua zen. Gutun ugari idatzi zuen; 1850ean haren emazte bihurtu zen Eveline Hanska-rekin, bereziki, gutun truke luze bezain interesgarria izan zuen. n Balzac-en prosak Frantziako gizarte osoa azaltzen dio irakurleari, berak zioenez «erregistro zibilarekin lehian». Frantses gizartearen irudi hau moldatzearren, Balzac-ek estetika errealista erabili zuen, xehetasunez beteriko deskripzio eta erretratuak eginez. Kontatzailearen antzeak eta pertsonaien gorabehera psikologikoen eta sozialen analisi sakonak eman diote eleberri bilduma honi literatura modernoan merezimendu osoz lortua duen lehen mailako lekua.
Maisulan ezezaguna
itzul.: Josu Zabaleta
Artium, 2006
KRITIKAK
Goriot zaharra – Markos Zapiain, Euskaldunon Egunkaria (1999-10-23)
Goriot zaharra – Jon Eugi, Euskaldunon Egunkaria (1998-01-31)
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
itzul.: Itziar Otegi
Aritz Galarraga
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
itzul.: Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
itzul.: Karlos Zabala
Aritz Galarraga
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
itzul.: Idoia Santamaria
Asier Urkiza
2026 Otsaila
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua
Hainbat egile
Japoniako ahotsak
2025 Uztaila
2025 Ekaina