1313-06-16 / 1375-12-21
Giovanni Boccaccio

Bocaccio, Giovanni. Italiar idazlea (Certaldo, Toscana, 1313 - Certaldo, 1375). Merkatari baten sasiko semea zen; hamabi urte zituela Napolira bidali zuten ikasketak egitera eta merkataritzaren alorrean trebatzera. Ikasteaz gainera Robert d'Anjouren gorteko bizitza ezagutu zuen. Garai hartako bizimoldea eta Maria d'Aquinorekiko amodioa kontatzen du L'Élegia di Madonna Fiammetta (1343) eleberrian. Napolin zegoela bere lehen hiru lanak ondu zituen: Filocolo (1336), toskaneraz eta hitz lauz; Filostrato (1338) eta La Teseida (1340), poema epikoak. 1340 inguruan Florentziara itzulirik hainbat moldetako lanak moldatu zituen: Le Ninfale d'Ameto (1341 inguruan), L'amorosa visione (1342) alegia pastoralak; Ninfale fiesolano (1343-1346), idilio mitologikoa bertsoetan emana. Bidaia batzuk egin zituen, baina Florentziako izurritearen garaian (1348) bertan zegoen. Gertaera hark bere lan nagusiaren ideia idaroki zion. Izan ere, 1348an bertan Il Deccamerone idazten hasi zen, 1353an burutu eta argitaratu zena. Lan honek ospe handia ekarri zion eta kargu ofizialetarako bidea ireki. Halatan, 1354etik aurrera Avignonen eta Erroman egon zen enbaxadore gisa. Denboraldi laburrean guztiz elkarren aurkako diren bi liburu idatzi zituen: Il Corbaccio (1354), emakumeen satira bortitza, eta De claris mulieribus (1355), emakumeen laudoriozko biografia saila, Petrarcaren De viris illustribus haren moduan. 1362an jasan zuen krisiaren ondorioz, Il Decamerone-ri uko eginez, antzinateari buruzko ikasketak sakontzera eta jaierazko egintzetara emana bizi izan zen. Azken aldi honetakoak dira: Tratatello in laude di Dante (1357-1362) eta De genealogis deorum, mitologia klasikoaren bilduma zabala (15 liburu). n Petrarcaren laguna zen eta haren eragin nabarmena du. Bocaccio da inondik ere Italiako prosaren sortzailea.
Dekameron. Hamar ipuin
itzul.: Matias Mugika
Igela, 2011
Bidelagun saila, 2
KRITIKAK
Dekameron (hamar ipuin) – Ander Irizar, Diario de Noticias (2011-11-18)
Dekameron. Hamar ipuin – Leire Lopez Ziluaga, Berria (2011-07-24)
Boccacioren Dekamerone tipi bat – Joseba Sarrionandia, Anaitasuna (1980-02-15)
Boccacioren Dekamerone tipi bat – J.S., Anaitasuna (1980-01-01)
Urriak 22: Fatima Mernissi Terraza debekatua Iruritan
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur