1840-06-02 / 1928-01-11
Thomas Hardy

Hardy, Thomas. Idazle britainiarra (Upper Bockhampton, Dorsetshire, 1840 - Max Gate, Dorchester, 1928). Lur jabe txikiz osaturiko familia batean jaio zen. Arkitektura ikasi ondoren, literaturari lotu zitzaion; eleberria, poesia eta antzerkia landu zituen. 1872an argitaratu zuen bere lehen lan aipagarria, Under the Greenwood tree (Baso berdearen azpian). 1873an, A pair of blue eyes (Begi urdin parea) bigarren eleberria agertu zen, Emma Laviniak, hurrengo urtean berekin ezkonduko zen emakumeak inspiratua. Ondoko eleberriek ospe handia eman zioten literaturazaleen artean. Hona haietariko ezagunenak: Far from the Madding Crowd (1874, Jendetza zoroagandik urrun); Return of the Native (1878, Sorterrirako itzulera); The Mayor of Casterbridge (1886, Casterbridgeko alkatea); The Woodlanders (1887, Basoko biztanleak); Tess of the D'Ubervilles (1891); Jude the Obscure (1895, Judas Iluna). Obra horietan ikuspegiak eta nekazari lanak eta ohiturak jasotzeko trebetasunaz gainera, pertsonaien psikologia barneratzeko dohain handiak erakutsi zituen Hardyk. Mundu zaharraren eta berriaren arteko gatazka erakusten du, Wessex izeneko alegiazko lurralde mitikoa delarik jokalekua. Halabeharrak kupidagabe astindu ohi ditu Hardyren pertsonaiak, eta haren aurka ezin dute deus egin. Umoreak pesimismo hori jabaldu egiten du kontakizun liburuetan: Wessexeko ipuinak (1888), A group of noble dames (1891, Dama nobleen taldea) Life's little ironies (1894). Azkeneko urteetan, Hardyk prosari utzi eta hitz neurtuz idazteari ekin zion. Ihardun horri dagozkio besteak beste: Poems of the Past and Present (1901, Iraganeko eta egungo poemak); The Dynasts, Napoleonen gerrak gai duen poema dramatiko luzea (1904-1908); Time's Laughing-Stock (1909, Denboraren jostailuak); Satires of Circunstance (1914).
Azaroak 05: Kamala Das eta Jorge Luis Borges Munduko Poesia Kaierak bilduman
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur