1759-11-10 / 1805-05-09
Friedrich von Schiller

Schiller, Friedrich von. Poeta eta dramagile alemaniarra (Marbach, 1759 - Weimar, 1805). Alemaniako idazle erromantiko nagusietako bat izan zen. Familia militar batean sortu zen, eta karrera hartara bideratu zuten arren, armak utzi eta zuzenbideko eta medikuntzako ikasketak egin zituen literaturan hasi aurretik. Jean-Jacques Rousseau-ren jarraitzaile sutsua izan zen gaztetan, idazle klasikoak irakurri zituen (Homero, Virgilio, Shakespeare...), eta harreman estuak izan zituen Sturm und Drang taldeko poetekin. 1781-1787 bitartean lau drama idatzi zituen, gizarteko gehiegikeriak salatzen zituztenak: Die Räuber (1781, Gaizkileak) eta Die Verschwörung des Fiesko zu Genua (1783, Fiesco, edo genoarren konspirazioa) tiraniaren aurka; Kabale und Liebe (1784, Intriga eta amodioa), gizarteko desberdintasunen aurka, eta Don Carlos (1787), kontzientzia mailako zapalketaren aurka. Wurtenberg-eko dukearen mehatxuen ondorioz Stuttgart-eko hirira jo behar izan zuen, eta 1789an Jena-ko unibertsitateko historia irakasle hasi zen. Historia, filosofia eta estetika landu zituen hurrengo urteetan: Geschichte des Dreissigjährigen Krieges (1791-1793, Hogeita Hamar Urteko Gerraren historia), über die tragische Kunst (1792, Arte trajikoari buruz), Briefe über die ästhetische Erziehung des Menschen (1793-1795, Gutunak gizakiaren estetika heziketari buruz). Garai hartan Goethe-rekin harremanetan jarri zen; harekiko gutunetan, politika bideak alde batera utzi eta norberak edertasunaren eta, aurreramenduaren bidean, ongiaren aldera duen isuria landu beharra dagoela argudiatzen zuen. Goethe-ren eraginez, poesia molde klasizistetara jo zuen ondoren, eta lan bikainak idatzi zituen: balada bilduma (1797) eta Das Lied von der Glocke (1800, Ezkilaren kantua). 1794tik aurrera dramak idatzi zituen berriro, eduki moral handikoak: Wallenstein trilogia (1794-1799), Maria Stuart (1800), Die Jungfrau von Orleans (1801, Orleans-eko neskatxa), Die Braut von Messina (1803, Messina-ren andregaia) eta Wilhelm Tell (1804). Hogei antzerki lan utzi zituen bukatu gabe.
Wilhelm Tell
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Musa alemana
itzul.: Joxe Azurmendi
Euskera, euskaldunon hizkuntza, 1990
Eusko Jaurlaritza
Oh Freude, nicht diese Töne (Adiskideok! Ez gaitezen goinu zarata hoietan e
itzul.: ?
Urrats - 1, 1979
Gilen Tell
itzul.: Jaxinto Fdez. Setien
Mensajero, 1979
Kimu 14
Pozari
itzul.: Resurrección Maria de Azkue
Opera libretoa, 1922
An die Freude. (Poza, Jainkotxinpart eder)
itzul.: ?
Euskal-Erria - 70, 1914
KRITIKAK
Wilhelm Tell – Karlos Del Olmo, Berria (2005-10-18)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa