???? / ????
Homero

Homero. (Gr. Homeros). Greziar poeta epikoa. Joniarra bide zen eta, agi denez, Esmirna hirian jaio, Kios uhartean bizi eta Ios-en hil zen. Herodotok dioenez K.a. 850. urte inguruan bizi izan zen. Iliada eta Odisea bi obra nagusi horien egilea da, eta Grezia klasikoan eredutzat zeukaten Hesiodorekin batera. Ospe handia izan zuen antzinate osoan; K.a. VII. mendean haren epopeiak guztiz ezagunak ziren greziarren artean, eta helenismoaren azkenera arte leku handia izan zuten heziketaren alorrean. K.a. VIII. mendean Hesiodo eta beste zenbait poeta haren hizkuntzaz eta teknikaz baliatu ziren. Pisistrato-ren eta haren seme Hiparko-ren agintaldian (K.a. VI. mendea), ezagunak ziren poemen testua finkatu zen. Gero, K.a. II. mendean, Bizantzioko jakintsuek edizio kritikoa paratu zuten, ustezko interpolazioak alboratuz eta poema epiko biak 24 bana kantutan antolatuz. Pergamo hiriko eskolak, alabaina, bizantziarrentzat interpolazioak zirenak berriro testuan sartu eta, mendebalera iritsia den bertsioa moldatu zuen. Florentzian inprimatu zen lehen aldiz (1488). Homeroren nortasuna edo izatea bera zalantzan jarri duenik ere izan da (Aubignac, Vico, Wolf), baina gaur egun arazoa besterik da: literatura unibertsalean funtsezkoak diren bi obra horien egilea bera ote den jartzen da zalantzan, obra horietan ageri diren moldaketak eta aldaketak begibistakoak baitira. n Homeroren testuen zabalkundea handia izan zen antzinatean bezala, garai modernoan ere. Poemagintza latinoaren sorreran eragin nabarmena izan zuen, batez ere Virgiliorengan. Baina azken honekiko lilurak itzali zuen Homeroren ospea Erdi Aroan eta Berpizkundean. Ordea, erromantizismo ingelesak eta Alemaniako erromantizismoak berriro azaldu zituzten Iliada-ren eta Odisea-ren balioak. Bertako gaiak, pertsonaiak eta formak sinbolo bihurtu ziren handik hara. Greziar izpiritualitatearen interpretazioa da Homeroren lana, eta gizonaren psikologiaren ezagutzaren hasiera markatzen du. n Salbador Barandiaranek itzuli zuen euskarara Iliada (Iliasena).
Odisea
itzul.: Aita Onaindia
Euskerazaintza, 1985
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa