ERREPIKAPENA Oroitzapenak dena dira eta etenik gabeko errepikapena: itzultzea askotan leku berera urteen oihartzuna entzutera, bilatzera agian aspaldian bertan zegoela uste genuen harri bat, eta jada ez dago ahotsik ez harririk. Egitea, alabaina, bizitza modu bat da. Sirenek jo dute portuan. Ez, orain oroitzen ditut. Ez, asmatzen ditut. Ez du ezerk jotzen. Eta ez balitz orain sufritzen dutenengatik dena ondo dago. Egun berri bateko goizaldean gaude jada. Piztu dut argia gaua bukatu baita baina beste gau bat hasten.
ERREPIKAPENA |