79KO MARTXOAN Hitzekin, hitzekin, eta ez lengoaiarekin datozen horiekin nekatuta, elurrez estalita dagoen uhartera noa. Basak ez du hitzik. Idatzi gabeko orriak zabaltzen dira nonahi! Orkatz batek elurretan utzitako oinatzekin egin dut topo. Lengoaia, baina ez hitzak.
Plaza basatia (1983)
79KO MARTXOAN |