IZENA Erdi-lo, autoan gidari, geldiarazi egin dut zuhaizpean, bide bazterrean. Atzeko aulkian uzkurtu eta loak hartu nau. Zenbat denbora? Orduak. Amildu egin da iluntasuna.
Bat-batean esnatu eta ez dut neure burua ezagutu. Esna nago baina horrek ez du laguntzen. Non nago? NOR naiz? Atzeko aulkian iratzarri den zerbait naiz, zirkin egiten dut izu-ikaraz, katu batek poltsa barruan bezala. Nor?
Azkenik, badator nire bizitza bueltan. Aingerua bailitz iritsi da nire izena. Hormen bestaldean tronpeta soinua, urrats salbatzaileak datoz azkar, azkar-azkar, eskailera luzeegian behera. Neu naiz! Neu naiz!
Baina ezinezkoa zait burutik kentzea ahanzturaren infernuan borrokan ibilitako hamabost segundo horiek, argiak piztuta aurrera jarraitzen zuten autoen errepidetik metro gutxi batzuetara.
Gaueko ikuspegia (1970)
IZENA |