Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

6.

Azken udagoienean zinen bezala oroitzen zaitut.
Txapela arrea zinen eta bihotza ekuru.
Ilunabarreko garrak burrukatzen ziren zure begietan
Eta orriak erorten ziren zure arimaren uretara.

Zure besoeri itsatsita, aihen bat bezala,
orriek hartzen zuten zure voza geldi ekuru.
Izuaren fggera nire egarrian garra.
Moredina ezti dundua nire ariman makurra.

Zure begiak ioaten sentitzen ditut, eta hurrun dago udazkena:
txapela arrea, txori-voza eta etxe-bihotza
harantza zihoazen nire ioran sakonak
eta erorten ziren nire musu alaiak suiharrak bezala.

Zerua barku batetik. Basoa muruetarik:
Zure oroitzapena argizkoa da, kezkoa, ur-mahel geldizkoa!
Zure begiak baino harago ilunabarra sutan.
Udazkeneko orpelak iraulka zure ariman.

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986