Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

1.

Ema-gorputza, muru zuriak, ister zuriak,
dirudizu mundua, eskeini-gura.
Nire gorputzak, nekazale basati, lantzen zaitu
eta erauzten du semea lurraren sakonetik.

Tunel bat legez izan nintzen bakarrik. Niganik txoriak iheska,
eta nigan gauak sartzen zuen bere invasino boteretsua.
Bizi-gainditzeko frogatu zindudan harma bat bezala
fletxa bat bezala nire arkuan, harri bat bezala nire abailan.

Baina mendekantza-ordua erorten da, eta maite zaitut.
Larruzko gorputza, goroldiozkoa, esne nahiti eta bermuzkoa.
Ah bularraren vasoak! Ah absentziako begiak!
Ah pubiseko arrosak! Ah zure voz geldi tristea!

Nire emaztearen gorputza, iraunen dut zure garazian.
Nire egarria, nire hondar-gabeko iorana, nire bide baldarra!
Erreka ilunak, egarri betikorra iarraitzen denak,
nekea iarraitzen denak, eta amai-gabeko mina.

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986