euskarari ekarriak

1.587 idazle / 4.060 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1712-06-28 / 1778-07-02

Jean-Jacques Rousseau


Rousseau, Jean-Jacques. Filosofo eta idazle suitzarra, frantsesez idazten zuena (Geneba, 1712 - Ermenonville, Frantzia, 1778). Familia protestante batean sortu zen. Ama galdu zuen bera jaio eta berehala eta, aitaren izaera fantasiatsuaren eraginez, eleberriak eta Plutarco-ren obrak irakurri zituen gaztetan. Turin aldera joan zen 1728an ikastera eta katoliko bihurtu zen. 1733-1740 bitartean Warens-ko andrearen babespean bizi izan zen Frantziako Chambery-n eta, musikako ikasketak egiteaz batera, idazten hasi zen. Parisera joan zen 1742an, ospe eta diru bila, baina ez zuen arrakastarik izan, musika alorrean saiatu zen arren. 1743an Veneziara joan zen Frantziako enbaxadorearen idazkari, eta hiri hartan urtebete eman ondoren itzuli zen Parisera. 1745aren hasieran Thérèse Levasseur bizi zen ostatuko zerbitzari batekin lotu zen; bost seme-alaba izan zituen, eta Levasseur-i bizitza osoan mantenua eman zion arren, umezurtzen erruki etxera bidali zituen bost haurrak, garai hartan askok egiten zuten bezala. Badirudi jokabide hartaz damututa bizi izan zela Rousseau aurrerantzean. Urte haietan ezagutu zuen Denis Diderot, eta lan batzuk egin zituen haren Encyclopédie obrarentzat. Diderot-ek eragin handia izan zuen beragan eta hark bultzatuta aurkeztu zuen bere lehen obra, Discours sur les sciences et les arts (1750). Musika idazten jarraitu zuen eta arrakasta handia lortu zuen 1752an Le Devin du village (Herriko aztia) operaz. Rousseau-k italiar musikaren nagusitasuna aldarrikatu zuen beti, Rameau eta beste zenbait frantses musikarien aurrean. 1754an hasi zen entziklopedistengandik aldentzen eta 1755ean Discours sur l'origine et les fondements de l'inégalité parmi les hommes liburua idatzi zuen; Rousseau-k giza izaerari hondatzailetzat eta gizakien arteko desberdintasunen sorburutzat jo zituen historia eta zibilizazioa liburu hartan, eta kritika biziak eragin zituen entziklopedisten artean, aurreramenduaren eta arrazoiaren etsaitzat hartu baitzuten Rousseau. 1761ean Julie ou La Nouvelle Héloïse eleberria idatzi zuen, izadiaren araberako bizimoduaren alde, eta 1762an argitaratu zituen bere bi obra nagusiak, L'émile eleberri pedagogikoa eta Du Contrat social politika saiakera. Elkarren osagarri aurkeztu zituen Rousseau-k bi obrak. L´émile eleberrian, kulturak gizakiaren berezko ontasuna hondatu duela azpimarratu zuen, erlijio eta heziketa molde naturaletara jo behar dela. Entziklopedistek atzerakoitzat salatu zuten bere ikuspegi idiliko horiengatik. Hala ere, aurreramendua ezinbestekoa dela ohartuta, gizartea berritu beharra aldarrikatu zuen Du Contrat social liburuan, eta gobernua hiritarren borondatearen araberako hitzarmen batez eratu behar dela aldarrikatu zuen, monarkia hitzarmen horretatik kanpo ezarri zuela. Frantziako gobernuak berehala kondenatu zituen bi liburu haiek eta Suitzara jo behar izan zuen ihesi. 1766an Britainia Handira joan zen, David Hume filosofo ingelesak deituta, eta hurrengo urtean itzuli zen Frantziara, beste izen batekin. Bi autobiografia lan idatzi zituen azken urteetan; Confessions (Aitorkizunak, 1782) eta Les Rêveries du promeneur solitaire (Ibiltari bakarti baten ametsak, 1782). Jean-Jacques Rousseau-ren ideia politikoek eragin handia izan zuten Frantziako Iraultzan, hein handi batean haren obretan inspiratu baitziren Iraultzako buruzagiak; orobat, erromantizismoak hari zor dizkio oinarrizko ideia asko. Euskal Herriari zuzeneko harremanak izan zituen Azkoitiko Zalduntxoekin, adiskide izan zuen Ignacio Manuel Altuna.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Bikario Savoiarraren fede-aitortza

itzul.: Esteban Antxustegi

EHU, 2009

Limes, 12

Ibiltzale bakartuaren ametseriak

itzul.: Jean-Baptiste Orpustan

Atlantica, 2007

Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko mintzaldia

itzul.: Juan Kruz Igerabide

EHU, 2007

Limes, 6

Émile edo hezkuntza

itzul.: Lur erredakzioa

Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999

Gizarte-Hitzarmena

itzul.: Beñat Oihartzabal

Klasikoak, 1993

Pentsamenduaren Klasikoak

Hitzorduak

Ekainak 05: Frank O’Hara eta Oscar Milosz Munduko Poesia Kaierak

Azken kritikak

Bigarren sexua
Simone de Beauvoir

itzul.: Irene Arrarats
Mikel Asurmendi

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark

itzul.: Danele Sarriugarte Mochales
Jon Jimenez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

itzul.: Josu Zabaleta
Aritz Galarraga

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

itzul.: Danele Sarriugarte
Asier Urkiza

31 ipuin
Anton Txekhov

itzul.: Iker Santxo Insausti
Aritz Galarraga

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

itzul.: Xabier Monasterio
Aiora Sampedro

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

itzul.: Fernando Rey
Nagore Fernandez

Girgileria
Juana Dolores

itzul.: Maider Ramirez
Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred D?blin

itzul.: Anton Garikano
Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

itzul.: Enara San Juan Manso
Amaia Alvarez Uria

Azken sarrerak

2025 Maiatza

Palestinar poetak
Poemak Nakba egunez

Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik

2025 Apirila

Huy Can / Yusef Komunyakaa
Poemak Vietnamdik

Roberto Arlt
Arlt gogoan

Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz

Francis Scott Fitzgerald
Euskarazko lanak

2025 Martxoa

Flannery O'Connor
Mendeurrena

Friedrich H?lderlinen urteurrena

Ana Blandiana
Hamabi poema

Ernesto Cardenal
Apokalipsia

<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema

Martxoaren 1ean
Bina poema

2025 Otsaila

Takiji Kobayashi
Martxoak 15

Huy Can
Zortzi poema

Galegoz heldutako poemak

Saltzaile baten heriotza

Pedro Lemebel
Manifestua

2025 Urtarrila

Derek Walcott/Nijole Miliauskaite
Zubia elurretan

Miguel Torga< br>Piztiak

Paco Urondo
Poemak

Louise Michel
Idazlanak

Alex Susanna
Sei poema

2024 Abendua

Juan Ramon Jimenez
Hamabi poema

MPK bildumak 10 urte (Biziei ere omen)

Jacques Prevert
Poesia kaiera

Manuel Vazquez Montalban
Poesia kaiera

2024 Azaroa

Leonardo Sciascia
Narratiba

Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak

Santu gutxi letren sarean

2024 Urria

Fatou Ndiaye Sow
Lau poema

Elizabeth Bishop
Hamabi poema

Lupe Gomez
Poemak

2024 Iraila

Josef Skvorecky
Lau ipuin

Hainbat poeta
Libanoko ahotsak

Hrant Alexanyan
Sei poema

Aurora Bertrana
Papeete modernoa

[Sarrera guztiak ikusi]